Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak META! programaren hirugarren edizioan proiektuko gehienezko ekarpena %30 baino gehiago handitu du 4.700 eurotara helduz

Aldundiak META! programaren hirugarren edizioan proiektuko gehienezko ekarpena %30 baino gehiago handitu du 4.700 eurotara helduz

2017. urtean herritarren ekarpena 95.621 eurokoa izan zen, eta Aldundiarena 63.722 eurokoa. 1.333 pertsonak parte hartu zuten, eta batez beste 72 euro jarri zituzten

2018/04/23

2017. urtean herritarren ekarpena 95.621 eurokoa izan zen, eta Aldundiarena 63.722 eurokoa. 1.333 pertsonak parte hartu zuten, eta batez beste 72 euro jarri zituzten.

Finantziazio bide honen bidez 35 proiektu garatu dira gaur arte. 

Itxaso: “Ekimen berri honek aktore eta ekimen berriak sortzera bultzatzen du, kultur jarduerari sostenibilitate handiagoa ematen dio eta eredu iraunkorrago, partizipatiboago eta transformatzaileago baterantz jotzen du”.

Kulturako foru diputatu Denis Itxasok, arloko zuzendari Maria Jose Telleriarekin eta Goteo Fundazioko ordezkaria Manuela Frudá-rekin batera, Meta! Programaren edizio berria aurkeztu du. Proiektu kulturaletan mikromezenasgoaz edo crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!, eta Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen ekarpen indibidualak osatzeko.

Deialdi honetan Kultura Departamentuaren proiektu bakoitzeko gehienezko ekarpena 4.700 eurotara igo da aurreko urteetakoa 3.500 euro zelarik, hau da, %30 baino gehiagoko igoera egon da. Crowdfunding-eko kanpainen bitartez proiektuek lortzen dutenaren adinako zenbatekoa emango du Departamentuak, aipaturako mugarekin. Aldundiaren dirutza agortzen ez bada, proiektu bakoitzari emandako ekarpena handi daiteke.

Kanpaina bi faseetan garatuko da, helburu hauekin: partaideak erakartzeko, dohaintzak eta partaidetza sustatzeko, hautatu diren proiektuak ezagutzera emateko eta kultur partaidetzaren aldeko giroa sortzeko.

Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 23an hasiko da proiektuen bilketarekin, maiatzaren 8an crowfunding tailer bat egongo da aurkeztutako proiektuen promotoreentzat; ekainaren 5ean proiektuak jasotzeko epea amaitzen da eta kanpainan aterako diren proiektuak aukeratuko dira; uztailaren 12an beste crowfunding tailer espezifiko bat egongo da aukeratutako proiektuentzat; eta irailaren 18an diru-bilketa kanpaina hasiko da. Aukeratuek etengabeko aholkularitza jasoko dute proiektuak plazaratzeko eta garatzeko erari buruz. Eta izen-ematea meta@gipuzkoa.eus helbidearen bidez egingo da.

Ekimen honekin Aldundiak proiektu kulturalekin eta gizartea sortzen dutenekin konexio handiagoa lortu nahi du; baliabide ekonomiko berriak erakartzea; eta ekintza kulturalari sostenibilitate handiagoa emateko. Gainera, ekimen honek herritarren eta gizarte eragileen partaidetza proiektu eta politika kulturaletan bultzatzen du; Internet plataformetan plazaratzen direnez, aukera ematen du proiektu eta ekimen kultural desberdinek gizartean zein atxikipen eskuratzen duten jakiteko; dirulaguntza publikoen osagarri diren finantzabide pribatuak eskuratzeko, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egiten dituzten ekarpenen bitartez, eta finantzaketa publikoa sostengu edo onarpen sozial handiena duten proiektuetara bideratzeko.

META programaren bigarren edizioak emaitza oso positiboa izan du, jasotako 33 proiektuetatik, 16 aukeratu dira eta 15-ek, arrakasta izan  dute finantzaketan. Herritarren ekarpena 63.722 eurokoa izan da. 1.333 pertsonek parte hartu dute eta bataz beste 72 euro jarri dituzte, lehenengo edizioaren 64 euroko bataz besteko izanik.

Guztira, lehenengo eta bigarren edizioak batuz, 35 proiektu finantzatu dira bide honen bidez. Aurtengo helburua programa honen barruan beste 15 proiektu garatzea da. Aurreko bi edizio hauetan finantzaketaren arrakasta maila %97-ko izan da eta 300.000€-ko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari.

Kulturako diputatuak adierazi duenez, programa honekin “lagundu nahi dugu kulturgintzan ekimen berritzaileak eta eragile berriak sortzen eta, halaber, horiek sendotzen, ezagutza eta jokaera modu berriak ahalbidetuz”. Era berean, kultur proiektuak finantzatzeko programak politika berri bat dakar programak, laguntzak emateko garaian gardentasun handiagoa eta inplikazio sozial zabalagoa bermatzen duena; azken batean, gizartea bera izango baita kultur proiektu interesgarrienak zein diren bere iritziz zehaztuko duena".

Meta! egitasmoa Goteo Fundazioaren bidez garatuko da, programaren kudeaketaz, formazioaz, META plataforman espazioa sortzeaz eta proiektuak hautatzeaz eta laguntzeaz arduratuko dena.

  

1364