Aldundiak tresna bat egin du Klima Aldaketak Gipuzkoako Hirigintza Planteamenduan dituen eraginak balioesteko eta integratzeko
Aldundiak tresna bat egin du Klima Aldaketak Gipuzkoako Hirigintza Planteamenduan dituen eraginak balioesteko eta integratzeko
Aldundiak tresna bat egin du Klima Aldaketak Gipuzkoako Hirigintza Planteamenduan dituen eraginak balioesteko eta integratzeko
Tresna honen helburua da baliabide tekniko bat izatea lurraldeko udalei eta beste eragile batzuei laguntzeko Klima Aldaketa beren jardueran integratzen.
Tresna honen helburua da baliabide tekniko bat izatea lurraldeko udalei eta beste eragile batzuei laguntzeko Klima Aldaketa beren jardueran integratzen. Udalerriei mekanismoak emango dizkio Klima Aldaketa beste irizpide bat izan dadin hiri planifikazioaren barruan erabakiak hartzeko unean.
Jose Ignacio Asensio: “Beharrezkoa da Klima Aldaketaren aldagarria sartzea gure lurraldearen etorkizuneko antolaketan. Izan ere, antolaketa hori, hirigintza aldagarriak aintzat hartuta ez ezik, osotasunean ulertu behar da, Klima Aldaketaren eraginak kontuan hartuta udalerri mailan”.
Marisol Garmendia: “Pertsonentzako pentsatutako hirigintza bilatzen dugu, ekintza integrala ahalbidetzen duen hirigintza eredua; ingurumenaren jasangarritasuna, hazkunde ekonomiko jasangarria eta gizartearen kohesioa lortu nahi duena”.
Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuek tresna bat egin dute Klima Aldaketak Gipuzkoako Hirigintza Planteamenduan dituen eraginak balioesteko eta integratzeko. Horrela azaldu dute gaur Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, eta Marisol Garmendia, Lurralde Antolaketako Diputatuak, bi Departamentuek Santa Teresa Komentuan antolatu duten ‘Klima Aldaketa Hirigintzako Plangintzan Txertatzeari buruzko Jardunaldian’.
Ingurumeneko Departamentua ‘Gipuzkoa Klima 2050’ Klima Aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako estrategia garatzen ari da. 2015eko Parisko Klima Gailurrean hartutako erabakietatik abiatzen da. Bere helburuak dira karbono gutxiko eredu bat sustatzea, energia berriztagarriak erabiltzea, ekonomia zirkularra sustatzea, mugikortasun iraunkorra garatze eta Gipuzkoan gertatzen diren zenbait prozesu Klima Aldaketaren ikuspuntutik hartzea.
Asensiok nabarmendu du “ezinbestekoa eta beharrezkoa” dela tokiko ekintza. “Bi Departamentuek Klima Aldaketaren aldagarria sartu beharra ikusi genuen gure lurraldearen etorkizuneko antolaketan. Izan ere, antolaketa hori, hirigintza aldagarriak aintzat hartuta ez ezik, osotasunean ulertu behar da. Klima Aldaketaren eraginak kontuan hartu behar dira udalerri mailan”, adierazi du foru Diputatuak.
Testuinguru honetan, Klima Aldaketak Gipuzkoako Hirigintza Planteamenduan dituen eraginak balioesteko tresna egin da. Tresna honen helburua da baliabide tekniko bat izatea lurraldeko udalei eta beste eragile batzuei laguntzeko Klima Aldaketa beren jardueran integratzen. ‘Gipuzkoa Klima 2050’ Estrategiaren ‘3. helburuan’ dauden bi jarduera ildori erantzuna emanez. Lehendabiziko jarduera ildoa erresilientziari mesede egiteko hirigintza eta lurraldeko plangintza laguntzeko tresnak eta metodologiak prestatzean datza. Bigarrena berriz, Klima Aldaketa lurralde antolaketan eta hirigintzan barneratzeari buruzko da, planen ingurumen ebaluazio estrategikorako prozesuetan kontuan hartuz. Tresna hau beraz, udalerri guztien eskura egongo da, eta helburu du, bai erantzun bate matea lurralde mailan, bai planifikazio bat egitea begirunearen ikuspegitik eta gure erresilentzia handituz.
Tresna honi esker, Klima Aldaketa beste irizpide bat izango da hiri planifikazioan erabakiak hartzeko. Honek ahalbidetuko du berotegi efektuko emisioen maila zein den ezagutzea planifikazio aukera bakoitzean; udalerriak historikoki izan dituen mehatxuak ezagutzea; Klima Aldaketak ekarriko dituen inpaktuak ezagutzea; Klima Aldaketak ekartzen dituen arriskuak modu eraginkorrean kudeatzea; lehentasunak ezartzea Klima Aldaketaren ikuspegitik; ahaleginak biltzea Klima Aldaketa murrizteko et ahari egokitzeko neurriekin; sinergiak sartzea Klima Aldaketara egokitzearen eta arriskuak arintzearen artea; eta Klima Aldaketak duen garrantziaz kontzientziatzea erakundeen eskutik.
Ingurumen ikuspegia duen hirigintza
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuek Klima Aldaketaren politikak udal-ordenantzatan barneratzeko elkarlanean ari dira. Zentzu honetan, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Diputatuak, Marisol Garmendiak, baieztatu du pertsonentzako pentsatutako hirigintza bilatzen dutela, “ekintza integrala ahalbidetzen duen hirigintza eredua; ingurumenaren jasangarritasuna, hazkunde ekonomiko jasangarria eta gizartearen kohesioa lortu nahi duena. Klima Aldaketarekin konpromisoa duen hirigintza, ‘Gipuzkoa Klima 2050’ estrategia hirigintzara egokituz”.
Garmendiak berretsi du 2018an laguntza plangintza martxan jarriko dutela, “10.000 biztanle baino gutxiko udalerriek beraien plangintza Legera egokitzeko edo krisi industrialek hutsik utzi dituzten lurrekin nola jardun aztertzeko. Laguntzaren zenbatekoa 260.000 erokoa da eta gainontzeko udalerrientzako eragingarria izan daitekeela uste dugu beraien herrietako plangintza lantzeko”.
Klima Aldaketak sorrarazten dituen aldaketek ondorioak izango dituzte itsas mailaren igoeran edo erregimen hidrikoaren aldaketan, eta gizarteari, hiri inguruneari eta ingurumenari eragingo dieten inpaktu eta aukerak sortuko dituzte. Klima Aldaketara egokitzeak ondorio horiek kudeatzea eta inpaktuei Aurrera hartzea bilatzen du. Baina beranduegi iristen denean eta arriskua dagoeneko eraiki bada, beste aukera batzuk bilatu behar dira, prozesu ohikoenek gizartean eragin txikiagoa izan dezaten.
Beraz, hiri-plangintzak lotura estua du arriskuaren eraikuntzarekin. Gaur egun Gipuzkoan indarrean dagoen planeamenduak dagoeneko jasotzen ditu ibai-uholdeen arriskuak; hala ere, kaltetutako zonen kalkuluak ez ditu beti kontuan hartu Klima Aldaketaren aurreikuspenek eragindako prezipitazio-egoerak. Hala ere, ez da ohikoa beste mehatxu batzuetatik eratorritako edukiak jasotzea, itsas mailaren igoera, irristatze arriskua edo hiriko bero-uharteei dagozkienak. Kasu horietan, planteamendua hiriaren diseinu egokitik egin behar da, antolamendua zehazki birplanteatuta.
Horregatik guztiagatik, plangintza orokorra tresna egokia da Klima Aldaketa udal kudeaketara egokitzeko. Hau egokia da hiri jasangarriaren diseinuan aurrera egiteko eta Klima Aldaketa arintzearen ikuspegitik hiriak planifikatzeko. Ingurumeneko Diputatuak baieztatu du “arriskuak arintzeko gakoa energia baliabideetan dagoela. Horretan oinarritu behar dira hirien ekintza planak eta hiri plangintzako estrategiak”. Azpimarratu du ere informazio sistemak eta materiaren fluxuaren ezagutza ete hirietako eragin faktore garrantzitsuak ezinbestekoak direla hiri plangintzako tresnaren diseinua egiteko. “Klima Aldaketari aurre egiteko neurri egokiak hartuko baititu. Erregai fosilen isurketei lotuta dago, beraz, energia eta garraio sektoreari”.
1625