Aldundiak Altzoko Udalarekin bat egingo du bertan turismoko bulego bat irekitzeko eta Altzoko Handiak eragin duen interesari erantzuteko
Aldundiak Altzoko Udalarekin bat egingo du bertan turismoko bulego bat irekitzeko eta Altzoko Handiak eragin duen interesari erantzuteko
Aldundiak Altzoko Udalarekin bat egingo du bertan turismoko bulego bat irekitzeko eta Altzoko Handiak eragin duen interesari erantzuteko
Lurralde osoko kultura eta turismo baliabideak indartu nahi ditugu turismo arloko produktuen aukera zabaltzeko
Diputatuen Kontseiluak Altzoko Udalari 200.000 euroko laguntza bat ematea onartu du turistei harrera egiteko eta arreta eskaintzeko espazio bat eraikitzeko egin beharreko inbertsioen erdia finantzatzeko eta Altzoko Handia pertsonaiak eragin duen interes turistikoari erantzuna emateko. Bulegoak 2018an zabalduko ditu ateak.
Duela hilabete batzuk Kultura eta Turismo Diputatua eta Maite Cruzado zuendaria Altzora joan ziren eta Joseba Elduaien alkatearekin elkartu ziren Udalaren egitasmo turistikoak ezagutzeko.
Explore San Sebastián Region estrategiaren barruan, Kultura eta Turismo Departamentua modu aktiboan lanean ari da hiriburuaz haratago lurralde osoko kultura eta turismo baliabideak indartzeko eta turismo arloko produktuen aukera zabaltzeko, horrela orekatu ahal izango baitira urtero Donostiara eta lurralde osora iristen diren bisitarien fluxuak. “Horregatik, Altzoko Udalak aurkeztu digun proiektuari oso interesgarria deritzogu, bat egiten baitu aipatutako helburuekin. Izan ere, ezinbestekoa da Altzoko Handia pertsonaiak erakarrita Altzo ingurura hurbiltzen diren turista eta bisitariei behar bezalako arreta eskaintzeko espazio fisiko egoki bat izatea”, azaldu du Maite Cruzado, Turismoko zuzendariak.
Azken urteetan nabarmen hazi da turismoa Altzon, Altzoko Handia pertsonaiak eragin duen interes turistikoa dela eta. Horregatik, Altzoko Udalak turismo plan bat egin du: “ALTZO - turismoaren sokari tiraka”, eta plan horri zor zaizkio 2016-2017 urteetarako aurreikusi diren hainbat inbertsio.
Hala, 2016. urtean, zenbait proiektu gauzatu ditu Altzoko Udalak: informazio panelak jarri ditu inguruko ibilbideetan, eta ikus-entzunezko areto bat egin du herriko Batzarremuño eraikinean.
2017. urteari dagokionez, Altzoko Udalak turistei eta bisitariei behar bezalako harrera egiteko eta arreta eskaintzeko espazio bat sortzeko asmoa du, eta, horretarako, turismo bulego bat eraiki nahi du Udalak eskuratu berri duen Segoretxe eraikinean. Orobat, Batzarremuño interpretazio zentroa egokitu nahi du, eta, halaber, Altzoko Handiari buruzko ikus-entzunezko dokumental bat egitea planteatzen du.
Irailean Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako Altzoko enaldoiari buruzko Haundia pelikula proiektatuko da Zinemaldian eta urrian estreinatuko da. Ondorioz, turista kopuruak nabarmen gora
egingo duela espero da. Ikustea besterik ez dago azkenaldian estreinatu diren hainbat pelikulek izan duten eragina.
Kultura eta Turismo Departamentuak, lurraldeko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan, ekarpena egin nahi du Gipuzkoako turismo jarduera garatzen, turismoa aberastasuna eta enplegua sortzeko sektore garrantzitsua baita. Eta laguntza hau, hain zuzen, helburu horren baitan dago.
1842