Breadcrumb

Asset Publisher

Back Angélica Morales idazleak jaso du Gabriel Celaya V. Saria

Angélica Morales idazleak jaso du Gabriel Celaya V. Saria

Egileak bere bederatzigarren obra poetikoarengatik, Mi padre cuenta monedas, jaso du saria, Harkaitz Millan Kulturako diputatuaren eskutik.

2022/04/07

Angélica Morales idazleak jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak ematen duen Gabriel Celaya Poesiaren Nazioarteko V. Saria, Mi padre cuenta monedas liburuarengatik (El gallo de oro, 2022). ‹Poetika›ren jardunaldi berri batean parte hartu aurretik izan da Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.

Epaimahaikideak Amalia Iglesias, Carlos Aurtenetxe, Jon Obeso, Esther Ramón eta Jose Luis Padron izan dira, eta joan den abenduan erabaki zuten Terueleko egilearen poesiak saria merezi zuela, «poema liburu gogotsua delako eta ondo ebatzita dagoelako, eta tonuak hasieratik amaierara arteko kadentziari eusten diolako. Memoria joaten den bezala doa, bere urmael eta zuloekin.  Bere ahats luzeko bertsoetan, hizkuntza ez da erortzen kontakizun deskribatzaile huts batean; eta, aldiz, ñabardurarik gabeko unibertso poetiko bat berreraikitzen du». Guztira 756 poema-liburu jaso ziren, eta horietatik Moralesena aukeratu zuten irabazle.

Angélica Morales 1970ean Teruelen jaio zen idazle, aktore eta antzerki-zuzendaria da. 2017an, Mujeres rotas eleberria Planeta Sariko hamar finalisten artean hautatu zuten. Hainbat poemario argitaratu ditu, horietako asko sarituak, besteak beste: Desmemoria (Aragoiko Gobernua, 2012), Asno Mundo (Las Palmas Kanaria Handikoko Udala, 2014), Monopolios (Zaragozako Unibertsitateko Prentsak, 2014), España toda (Hiperión, 2018), Las niñas cojas (Ediciones en huida, 2019), El sueño de la iguana (Utopía libros, 2020) eta #MedeaHaVuelto (Pregunta Ediciones, 2021). 7 eleberri ere idatzi ditu, eta azkena iaz: Tú serás la siguiente.

Moralesek parte hartu du orobat banaketa aktore gisa Vicente Arandaren Celos (1999) eta Juana la Loca (2001) film luzeetan. Halaber, aktore protagonista izan da zenbait film labur eta ertainetan, hala nola Victor Lope Salvadorrek zuzendutako Amante (1989) edo Franziska Löweren (Berlingo Zinema Eskola) A la deriva (2009) lanetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Gabriel Celaya (Hernani 1911 – Madril 1991) poeta gipuzkoar handiaren oroimena gordetzeko asmoz, 2011. urtean, bere jaiotzaren mendeurrenean, bere izena daraman sari hau sortu zuen.

Gabriel Celaya sariari dagokionez, Harkaitz Millan Kultura diputatuak nabarmendu duenez, “sari honek erreferentzia bihurtzeko eta gidari izateko gai diren poetez hitz egiten du, Gabriel bezala, pasarte ilunak argiztatuz eta gure izakinak argituz. Barrutik, zentzuz, maitatuz, sortu zitzaigun saria da, poeta izan zen bezala. Eta argitalpen bakoitzean ziurgabetasunaren, beldurraren eta larritasunaren mende jartzen gaitu, lan bat, autore bat, poesiaren hitzekin hitz egingo diguna, Gabrielek egin zuen bezala”.

‹Poetika›k hiru emakume izango ditu bihar. Angélica Morales Itziar Mínguez Arnaiz Barakaldoko poetak aurkeztuko du,  2010ean Euskadi Literatura Sariko finalista, eta zuzeneko musika Sara Vázquez flautistaren ardurapean egongo da.

Maiatzean, ‹Poetika›k jarraituko du, maiatzaren 13an, ostirala, Jorge Pascualekin, eta maiatzaren 30ean, astelehena, Hasier Larretxearekin.

  

2342