Breadcrumb

Asset Publisher

Back AP-8ko Oiartzungo kamioien aparkalekua itxita egongo da hiru hilabetez

AP-8ko Oiartzungo kamioien aparkalekua itxita egongo da hiru hilabetez

Garraio Integralaren Zentroaren proiektuaren baitan, Bidegik Oiartzungo aparkalekua egokitzeko azken faseari ekingo dio datorren igandean eta lanak burutzeko aparkalekua itxiko da azarora arte.

2021/07/28
Bidegi Foru Elkarteak aurreratu duenez, Astigarraga-Oiartzun CIT Garraioko Zentro Integralaren proiektuaren barruan, datorren igandean, abuztuaren 1ean, Oiartzungo kamioientzako aparkalekua birmoldatzeko azken faseari ekingo zaio, AP-8 autobidean, Bilborako noranzkoan. Lanak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aparkalekua hiru hilabetez ixtea.
Kamioiak eta atoiak aparkatuta dituzten jabeek abuztuaren 20a baino lehen atera beharko dituzte.
Behin aparkalekua hustuta, aglomerazio-lanak egingo dira, bi plataformak bakar batean bateratzeko. Aparkaleku berriaren perimetro osoa zeharkatuko duen sarbide- eta irteera-bidea asfaltatuko da, eta bidearen eta kamioientzako 190 aparkalekuen seinale horizontalak margotuko dira. Fase honetan ere, itxitura perimetrala egingo da, eskaladaren aurkako hesia jarrita, eta bideozaintzako eta zaintzako sistemak instalatuta.
Plataforma berriaren proiektua iazko urrian hasi zen gauzatzen, eta aurreko bi zabalguneak plataforma bakar batean bateratzea aurreikusten du, Bilborako noranzkoan doazen kamioientzako 190 plazako aparkalekua osatuz. Bidegik 2,9 milioi euro gehi BEZa bideratu ditu birmoldaketara, 12 hilabeteko egikaritze-epearekin.
  

1903