Arkeologia talde batek Paleolitoko arte higigarriko eta labar arteko aztarnak aurkitu ditu Mendaroko Agarre haitzuloan
Arkeologia talde batek Paleolitoko arte higigarriko eta labar arteko aztarnak aurkitu ditu Mendaroko Agarre haitzuloan
Arkeologia talde batek Paleolitoko arte higigarriko eta labar arteko aztarnak aurkitu ditu Mendaroko Agarre haitzuloan
Zerbido adarrean grabatutako zintzilikario bat aurkitu dute eta paretetan egindako animalia irudien hainbat zati
Berriki, haitzuloa induskatzeko prestaketa lanetan ari zirela, Álvaro Arrizabalaga ikertzaileak eta Antxieta arkeologia taldeak zerbido adarrean grabatutako zintzilikario bat aurkitu dute, baita paretetan egindako animalia irudien hainbat zati ere, guztiak Paleolito garaikoak.
Denis Itxaso: «Ikerketa arkeologikoan aritzen diren pertsonen lanari esker, iraganeko gertakariak berreraikitzeko aukera dugu».
Denis Itxaso Kultura diputatuak, Álvaro Arrizabalaga arkeologoak eta Antxieta arkeologia taldeak ezagutzera eman dituzte Agarre haitzuloan (Gipuzkoako Mendaro udalerrian) aurkitu dituzten arte higigarriko eta labar arteko aztarnak. Aurkitu diren arte higigarriko eta labar arteko aztarnak Paleolito garaikoak dira zehazki. Aurkikuntza hori dela eta, paleolitoaren segida kronologikoa milurteko batzuk atzeratu da, eta labar artedun barrunbe berri bat ezagutzen da Gipuzkoan, iaz, Azpitarten (Errenteria) eta Arbilen (Deba) egindako aurkikuntzak aurkeztu ondoren.
Martxoan, Agarre haitzuloa induskatzeko prestaketa lanetan ari zirela, Álvaro Arrizabalaga arkeologoak arte higigarriko pieza bat (neurri txikiko objektu batean egindako artelana) aurkitu zuen, Antxieta arkeologia taldearekin batera. Hain zuzen, zerbido adarrean grabatutako zintzilikario bat aurkitu zuten, eta horrekin batera, animalia irudien hainbat zati paretetan.
Arkeologian, programatutako ekintzetan lortutako datu eta informazioei esker egiten dira aurrerapenak, baina, batzuetan, ustekabean aurkitzen diren objektuek errotik aldatzen dituzte ikerketen orientazioak. Horri lotuta, Denis Itxaso Kultura diputatuak zera nabarmendu du: «Ikerketa arkeologikoan aritzen diren pertsonen lanari esker, iraganeko gertakariak berreraikitzeko aukera dugu».
Hori da Kilimon haranean, Garagartzan, dagoen Agarreko haitzuloan gertatu dena. Batzuetan ur asko izaten du, beste batzuetan, berriz, lehor etortzen da. Ez da haitzulo handia; sarrera nagusi bat dauka, indusketa egiten ari den tokiaren ondoan, eta gero, zenbait beso, hainbat mailatan dauden galeriak dituztenak, goiko sarrera bat barne.
Haitzuloa 1966an aurkitu zuten, eta urte horretan bertan, Juan María Apellanizek eta Rodríguez Ondarrak indusketa bat egin zuten sarreran. Lortu zituzten ebidentzietan oinarrituta, segida kronologiko bat planteatu zuten aztarnategi honetarako, eta hiru aldi bereizi zituzten: zaharrena, Azil Aldia (Goi Paleolitoko azken garaia, kristo aurreko 10.000-8.000 inguruan); eta bi modernoagoak, Kalkolitikoa edo Kobre Aroa, eta Brontze Aroa (segidakoak dira, kristo aurreko 3.500-1.500 bitartekoak).
Bi hamarkada geroago, Joxean Mujika historiaurrelariak indusketetan ateratako hezur arrastoak aztertu zituen, eta horien artean pieza zaharragoak aurkitu zituen, dirudienez, Madeleine Aldikoak (Azil Aldiaren aurreko garaia, eta Solutre Aldiarekin batera Goi Paleolitoko aldi artistiko handietako bat dena).
Newtonek Robert Hookeri bidalitako eskutitz batean zioen urrutiago ikustea lortu zuela, hain zuzen ere, erraldoien sorbaldan eserita zegoelako. Esaldi hori Chartresko Bernardo XII. mendeko filosofoari hartu zion, hark esan baitzuen gai izan gaitezkeela besteek baino gehiago eta urrutiago ikusteko, baina ez guk ezaugarri fisiko bereziak ditugulako, beste norbaiten gainean gaudelako baizik.
1901