Breadcrumb

Asset Publisher

Back Artista Berrien Programako zortzi artista gazteren erakusketa

Artista Berrien Programako zortzi artista gazteren erakusketa

Aldundiaren Artista Berrien Programako erakusketa zabalik egongo da apirilaren 30era arte Koldo Mitxelenan

  • Denis Itxaso: “Gazteen sortze-prozesuak eramaten gaitu irizpideei eta balioei buruzko hausnarketa bat egitera, eta aukera ematen digu gizarte modura aurrera egiteko”

Denis Itxaso Kultura diputatuak gaur arratsaldean inauguratuko du Foru Aldundiaren Artista Berrien Programako erakusketa, eta zabalik egongo da apirilaren 30era arte. Erakusketa Artista Berrien Programaren barruan hautatutako zortzi artistekin osatu da  (zazpi erakusketakoak eta bat ekoizpenekoa). Hautatuak izan zirenean, erakusketako artistek 3.500 euroko saria jaso zuten, eta ekoizpenekoak 7.000 eurokoa.

Artista Berrien Programaren deialdia ekainean egin zen obra eta proiektu artistikoak eta ikusizkoak erakutsi eta ekoizteko, gure inguruneko artista gazteak sustatzearren. Horretarako, Foru Aldundiak 49.000 euroko kontu saila xedatu zuen.

Deialdira, guztira, 20 artista aurkeztu ziren, 6 ekoizpenerako eta 14 erakusketarako.  Aurkeztu ahal izateko baldintzak ziren 35 urte baino gutxiago izatea, Gipuzkoan jaioak izatea edo deialdiaren aurreko hamabost urteen barruan gutxienez 3 urtez bere egoitza Gipuzkoan izatea. Banakako nahiz taldeko proiektuak aurkez zitzaketen.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldian, Denis Itxasok adierazi du Kultura Departamentuaren helburu nagusietako bat dela hemengo talentua sustatzea, talentua baita kulturaren lehengaien artean nagusiena eta horren gainean eraikitzen da gizartearen berrikuntza eta aurrerapena. Itxasoren esanetan, “Gipuzkoaren etorkizuna, ez bakarrik kulturaren ikuspegitik, baita ekonomiari eta bizikidetzari dagokionez ere, gure gazteen talentuaren esku dago, eta erakundeen zeregin nagusia da talentu hori sustatzeko eta bultzatzeko bideak jartzea”.

Itxasorentzat, artistak protagonista nagusiak dira gizarteari talentua proiektatu eta ezagutaraztean. Artistak dira errealitateari beste modu batean begiratzera ausartzen direnak, bere artearen bidez errealitate hori berrinterpretatzen dutenak eta bere ikuspegia obraren bitartez erakusten dutenak. “Artisten hausnarketak eta sortze-prozesuak eramaten gaituzte irizpideen eta balioen inguruko hausnarketa bat egitera, gure jarrera aldarazten digute edo jarraitzeko eta gizarte modura aurrera egiteko zirikatzen digute. Funtsezko zeregin bat da, baina askotan, gauza ezberdinek eta berriek eragiten duten ulertu ezina eta mesfidantza gainditu behar izaten ditu”.

Kultura Departamentuaren egitekoa da talentua sustatzea, zabaltzea eta Gipuzkoaren zerbitzura jartzea, eta horretarako laguntza eskaintzen die artista gazteei, gehien nabarmentzen direnei beren lana erakutsi edo ekoizteko aukera emanez, eta modu horretan gizartearekin harremanetan jarriz. Artista berrien lehiaketa lehenengo plataforma bat da, oztopoak eta hasierako mesfidantzak gainditzen eta sormen artistikoari proiekzioa ematen laguntzen duena.

Gipuzkoako Artista Berrien programa edozein motatako proposamen artistikoei irekita dago, plastikoak izan nahiz ikusizkoak izan, eta aurkezteko bi modalitate ezberdin daude: ekoizpena eta erakusketa.

Epaimahaia honela osatuta egon da: Leyre Goikoetxea, Artista Berrien 2015-2016 Programako komisarioa; Haizea Barcenilla, komisarioa eta artearen historialaria; Zuhar Iruretagoiena, artista; eta Ana Salaberria, Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoaren koordinatzailea;

Erakusketan zortzi artisten lana ikus daiteke sakonean, lan horiek aukeratzerakoan kontuan hartu dira artistek egindako proposamenen pisua eta artisten konpromisoa. Lan horiek espazio eta denbora berean elkartuta atera da aurtengo erakusketa. Askotariko proposamenak, formatuari, ideiei nahiz erabilitako teknikei dagokienez. Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan lan prozesu desberdinak begiztatu, sentitu eta gureganatu ditzakegu, azken urteetan egindako lanak, eta leku horretan bertan edo leku horretarako propio egindako lanak; eta ezugarri horiek balio erantsia ematen diote programari.

Sari Berezia eta jardueren programa

Aurrekoaz gain, gaur, Epaimahaiak sari berezi bat eman dio Nadia Barkateri, obra muntatuta ikusi ondoren. Saria 3.500 eurokoa da. Saria eman zaio Nadia Barkateri, marrazkiarekin izan duen kopromezuarengatik, errefentzia psikodeliko eta irudigintza popularraren arteko konbinaketan errepresentatu dena. Bi dimentsioetako formatu anitzetan erakutsitako kalitate teknikoa azpimarratu nahi da, hala nola marrazkia eta bestelako disziplina artistikoen arteko elkarrizketarekiko erakutsi duen interesa. Eta aipamen berezia jaso du Xare Alvarez Berakoetxeak.

Erakusketaz aparte, beste jarduera batzuk ere antolatu dira:

-

 

-

 

-

-

-

 

-

 

-

 

-

 

-

 

  

1622