Asensiok Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokia sortuko dela iragarri du
Asensiok Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokia sortuko dela iragarri du
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak Aclimaren Ezohiko Batzar Orokorraren amaieran iragarri duenez, Aldundiak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokia sortuko du laster, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean ezarritako helburuak betetze aldera.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak Aclimaren Ezohiko Batzar Orokorraren amaieran iragarri duenez, Aldundiak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokia sortuko du laster, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean ezarritako helburuak betetze aldera.
Behatoki horren bidez lan tresna bat eskura nahi da hondakinen sorrerari etengabeko jarraipena egiteko, irizpide elkartuak eta sistema informatibo modernoak, gardenak eta parte-hartzaileak erabilita, interesdun guztiak ordezkatuak izan daitezen eta denon artean diseinatu eta abian jartzeko moduko konponbideak aurkitzeko. Hondakinak modu eraginkorrean kudeatu behar dira, eta horrela lortuko da ekonomia zirkularraren sustapenari buruz Europako direktibak ezarritako helburuak betetzea.
"Egungo ekonomiaren sistema lineala -erauztea, fabrikatzea, erabiltzea eta ezabatzea- bere mugara iritsi da. Izan ere, antzeman daiteke agortzen hasi direla baliabide natural batzuk eta erregai fosilak, eta baita hainbat egitura eta zabortegi ere; beraz, erabakiak hartu behar dira eta hondakinak kudeatzeko eredu berriak garatu, ekonomia zirkularraren eredurantz abiatu ahal izateko eta, halaber, gizarte eredu berri bat lortzeko, non hondakinen prebentzioa eta baliabideen optimizazioa izango diren helburu nagusietako bat" esan du Asensiok.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak adierazi duenez, hondakinak gutxitzeko Europan ezarri diren helburuak asmo handikoak dira, baina bideragarriak.Foru Aldundiak aurreikusten duenez, 2030. urtean hiriko hondakin solidoen tasa % 70ekoa izango da eta ontzien birziklatze tasak ez du % 80a gaindituko, bitarteko helburuak izanik % 60a 2020. urterako eta % 70a 2025. urterako; beraz, kalitate handiko bigarren mailako lehengai birziklatuen benetako merkatua sustatu nahi da, zabor birziklatu ezinak eta biodegradagarriak ez direnak soilik bideratuz erraustegietara 2020. urtean; eta, azkenik, derrigorrez eta progresiboki murriztu nahi da hondakinen isurketa, hiru etapetan eginez (2020, 2025 eta 2030), zabortegietara botatzeko erabateko debekua ezarri arte. Helburua da “zero zabortegi”.
Gipuzkoarrak oso kontzientziatuta daude hondakinak jatorrian bereizteko beharrarekin eta gaikako bilketarekin, eta erakundeek bultzatu egin behar dituzte hondakinen baztertutako zatikiaren prebentzio, bereizketa, birziklatze eta tratamendurako baliagarri diren azpiegiturak, zabortegietan gaur egun lagatzen denari beste irtenbide bat emateko”, esan du Asensiok.
Ildo horretan, azaldu du bere departamentua lanean ari dela birziklatzearen aldeko lankidetza erakunde bat sortzeko, eta erakunde horren partaide izango lirateke Administrazioa, industria, unibertsitatea eta zentro teknologikoak, betiere sinbiosi industriala sustatzeko helburuarekin, industria alor baten azpiproduktuak beste baten lehengai bihurtzeko, merkatura produktu ekologikoagoak ateratzeko, eta berreskuratze eta birziklatze prozesuak sustatzeko.
“Ekonomia berde bat lortzea obligazio etiko eta solidario bat da gure ondorengoekin, baina, halaber, etorkizunerako, hazkunderako eta enplegurako aukera ekonomiko bat da. Industria askok urrats handiak eman dituzte azken urteetan, baina aurrera egin behar dugu eta praktika berriak, sinergiak eta kooperazioa bilatu”, esan du.
Halaber, adierazi du Aldundiak errefusaren balioespen energetikorako behar diren azpiegiturak jarriko dituela Gipuzkoan, zabortegietan lagatzen denari beste irtenbide bat emateko. Eta horretarako eraikiko da Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentro berria. Zentro berri hori ingurumen-gune bat izango da eta, bertan, errefusa tratatu ahal izango da energia eta berokuntza sortzeko; halaber, biohondakinak tratatzeko biometanizazioko instalazioak eta zaborrak tratatzeko plantak kokatuko dira gune horretan. “Zentro berria erreferente bat izango da, zalantzarik gabe, soluzio teknologiko eta ekoproduktu berriak garatzeko”, esan du.
“Europa iparraldeko herrialdeetako eztabaida politikoan ez da dagoeneko balioespen energetikoa sartzen, beraiek badakitelako hondakinen kudeaketak abantaila gehigarriak ekartzen dituela, hala nola elektrizitatea eta berokuntza. Herrialde horietako politikak argi uzten du hondakinen balioespen energetikoak, hondakinen egungo egoera larriari erantzuna emateaz gain, aldaketa klimatikoari aurre egiteko Pariseko goi-bileran finkatutako helburuak betetzen lagunguko duela”, esan du bukatzeko.
1415