Breadcrumb

Asset Publisher

Back Hondakinak Kantabriara eramatea lau urteetarako konponbidea da

Hondakinak Kantabriara eramatea lau urteetarako konponbidea da

Jose Ignacio Asensiok adierazi du gaitz erdi iruditzen zaiola Lapatxeko zabortegia agortu arte irekita mantentzeko erabakia.

2016/02/01

Jose Ignacio Asensiok adierazi du gaitz erdi iruditzen zaiola Lapatxeko zabortegia agortu arte irekita mantentzeko erabakia. “Guk proposatu genuen zabortegia irekita mantentzea urtebetean, teknika eta diru aldetik posible zelako handitzea, eta, horregatik, azken egun hauetan, gipuzkoarrekiko dugun konpromisoa betetzeko deialdia egin dugu, interes orokorreko eta osasun publikoko gaia delako”, esan du.
Lapatxen erantzunik ez genuenez eta ezinezkoa zenez azken unera arte itxarotea konponbide bat aurkitzeko, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak aurreakordio bat sinatu zuen Kantabriako Erkidegoarekin eta, ondorioz,  gutxienez 50.000 tona errefus eraman ahal izango dira urtean Merueloko zabortegira.
“Konponbide horren arabera, egunero 25 kamioi inguru bidali behar genituen Kantabriara, eta soluzio hori zaila da logistika aldetik, ingurumen aldetik konponbide txarra, eta diru aldetik garestia" adierazi du Asensiok.
Horregatik, diputatuak azaldu duenez, Lapatxek hartutako erabakiak lasaitasun apur bat ekarri du; izan ere, GHK-k aukera izango du behar den logistika antolatzeko eta Kantabriara bidali behar den hondakin kopurua modulatzeko. Asensiok esan du Kantabria zela alternatiba bakarra konponbidea datozen lau urteetarako delako.
Bitartean, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak beste konponbide batzuk aurkitzeko ahaleginetan jarraituko du, hala nola egun martxan dauden zabortegi industrialen erabilera.
“Nolanahi ere, argi utzi nahi dut egoera larri honetara iritsi garela aurreko legealdian ez zelako ezer planifikatu eta, ondorioz, hondakinak tratatzeko azpiegiturarik gabe utzi zen Gipuzkoa,  gipuzkoarrek foru arauetan onartutako plangintzaren kontra", esan du Asensiok.

 

  

1538