Aurrera doaz Irungo Bentas eta Olaberria lotzen dituen GI-3452 errepideko lanak
Aurrera doaz Irungo Bentas eta Olaberria lotzen dituen GI-3452 errepideko lanak
Lanek 255 mila euroko aurrekontua dute eta hiru hilabeteko exekuzio epea.
2015eko otsailean lerradura bat izan zenetik errepidea irekita mantendu da modu mekanikoan, baina aurtengo otsaileko euriteek lerradura berritu egin zutenez, Bide Azpiegituretako Departamentuak presako lanak egin behar izan ditu lerradurak eragina izan duen zatia egonkortzeko (GI-3452 errepideko 1,185 - 1,240 KP). Bitartean, eta behin betiko lanak egin bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziazko obra egin du errepidea zabalik mantentzeko eta inguruko ibilgailuei bidea emateko.
Mikropilotezko pantaila bat egiten ari dira (55 metro luze). 110 mikropilote sartuko dituzte ingurua sendotzeko eta errepidea berriro ez hondoratzeko. Zorua eta zoladura ere konponduko dira.
Gainera, kaltetutako drainatze sarea berregingo da, hormigoizko bi areka zati eginez eta kutxatila bat eta hormigoizko kainu bat berreginez.
Lanak udarako amaituta egotea aurreikusten da, eta 255 mila euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute.
1482