Hiritar orori “etorkizun parekideagoa” bermatuko dizkion Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Zumarragako Udalak eta Aldundiak
Hiritar orori “etorkizun parekideagoa” bermatuko dizkion Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Zumarragako Udalak eta Aldundiak
Hiritar orori “etorkizun parekideagoa” bermatuko dizkion Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Zumarragako Udalak eta Aldundiak
Diputatu nagusia eta Zumarragako alkatea bildu dira Etorkizuna Eraikiz kapsulan jasotako herritarren ekarpenak aztertzeko.
Azpiegiturekin eta berdintasunarekin lotutako alderdiak daude Etorkizuna Eraikiz kapsulak Zumarragan jasotako kezka nagusien artean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Etorkizuna Eraikiz programari dagokionez, bilerak egiten ari da hainbat udalerritan, lurraldean garatzen ari diren etorkizuneko proiektu nagusiak ezagutzeko eta herritarrek egindako ekarpenak aztertzeko. Gaur Zumarragan bildu da Mikel Serrano alkatearekin eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuarekin, Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez jasotako proposamen nagusiak aztertzeko.
Erakundeetako arduradunek Zumarragan urriaren 15ean kokatutako Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez lortutako ekarpenak eta iritziak aztertu dituzte. Zumarragako biztanleei 2040an Gipuzkoa nolakoa izatea nahi duten galdetzen zitzaien, eta 90 ekarpen jaso ziren; horien artean, azpiegituren eta berdintasunaren arloari lotutako proposamenak nabarmentzen dira. Ondoren, ingurumenarekin, gizarte-politikekin eta garraioarekin lotutako alderdiak. Diputatu nagusiak azaldu duenez, "Beharrezkoa da gipuzkoarrei entzutea eta gizartearen beharrak, balioak eta proposamenak jasotzea". Horretarako, ekimen hau "tresna eraginkorra" izaten ari da eta dagoeneko 26 herri eta hirigunetan egon da, baita lau unibertsitate campusetan ere, Gipuzkoako gizartearen 4.000 ekarpen baino gehiago jasoz. Jasotako eta ibilbide osoan jasoko diren ekarpen guztiak kontuan hartuko dira foru erakundearen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan.
“Gipuzkoak, etorkizunean ere, pertsona guztiei babesa, lana eta etorkizuna eskainiko dien lurraldea izan nahi du”. Ildo horretan, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei modu integralagoan eta koordinatuagoan erantzuteko. “Alde batetik, horrek esan nahi du erakundeen arteko lankidetza- eta harreman-ildoak estutzea, eta, bestetik, herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartzea”, azaldu du diputatu nagusiak, Zumarragako alkatearekin izandako bileraren ondoren.
Azpiegiturak eta berdintasuna.
Olanoren esanetan “Etorkizuna Eraikiz lurralde osoan gobernatzeko modua aldatzen ari da”. Programa hau 2016an jarri zen abian, Gipuzkoak etorkizunean izango dituen erronkei erantzuteko asmoz. Ordutik, herritarren 125 proiekturi eman diegu laguntza, 32 proiektu esperimental jarri ditugu abian, eta erreferentziako bederatzi zentro garatu ditugu lurraldearen erronka sozial eta ekonomiko nagusietan eragiteko. Diputatu nagusiak adierazi duenez, “ahalegin horretan guztian funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea”. Gainerako erakunde, enpresa, gizarte-eragile eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza-eredu berri honi. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoa da Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko ", gaineratu du.
Hain zuzen ere, Zumarragako kapsulak 90 ekarpen jaso ditu, eta horien artean, azpiegituren arloari lotutako proposamenak nabarmentzen dira. Hala ere, berdintasuna eta gizarte-politikak ere aipatzen dira.
Diputatu nagusiaren iritziz, Etorkizuna Eraikiz programari esker, gobernatzeko modua eraldatzen ari da lurralde osoan. “Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz 2016an proiektu hori abian jarri zenetik, herritarrek aurkeztutako 125 proiektu bultzatu ditugu; halaber, 32 proiektu esperimental daude martxan eta bederatzi erreferentzia-zentro garatu ditugu erronka sozial eta ekonomiko guztietan eragiteko” adierazi du. Ahalegin horretan, ordea, funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea bultzatzea. “Gainerako erakunde, enpresa, eragile sozial eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza eredu berri horri. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoak dira etorkizuna eraikitzeko” gaineratu du.
4587