Breadcrumb

Asset Publisher

Back Azahara Domínguez Tourism Innovation Summit kongresuan izan da Sevillan, berrikuntzaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren bidez Turismoaren sektorea hobetzeko aukerak ezagutzen

Azahara Domínguez Tourism Innovation Summit kongresuan izan da Sevillan, berrikuntzaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren bidez Turismoaren sektorea hobetzeko aukerak ezagutzen

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua, Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Sevillan izan da lehen eskutik ezagutzeko Sevilla City Office turismo hubaren lana Turismo Adimeneko Sisteman eta Andaluziako Juntako Turismo Sailean.

2023/10/20
TIS Sevilla octubre 2023

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: «Departamentuan gure zerbitzuak etengabe hobetzeko teknologia berriak erabiltzearen alde egiten dugu. Pertsonalki etorri nahi izan dut nazioarteko ekitaldi handi honetara, lehen eskutik ezagutzeko zer teknologia aplika ditzakegun eta arlo honetako joerak. Turismoaren arloan Turismo Adimeneko sistema bat garatzen ari dira, sektore honetako Gipuzkoako eragile guztiei lagunduko diena beren eskaintza hobetzen eta aurrerapen nahikoaz aurreikusten zein ataletan hobetu behar duten eta zer publikori zuzendu».

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Tourism Innovation Summit kongresuan izan da Sevillan. Turismo berrikuntzari buruzko nazioarteko goi-bilera hau urriaren 18tik 20ra bitartean egin da, Sevillako Kongresu eta Erakusketen Jauregian (Fibes).

Diputatua, Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Andaluziako hiriburuan izan da berrikuntzaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren bidez turismoaren sektorea eraldatzea helburu duen kongresuan parte hartzeko. Topaketa honek munduko aditu ugari biltzen ditu eta turismoaren sektorea iraultzen ari diren azken teknologia, konponbide, berrikuntza, modelo eta joerak aurkeztu dira bertan.

Zehazki, Azahara Domínguez bi mahai-ingurutan izan da. Lehena turismo jasangarri orokorrari eta etorkizun arduratsua eraikitzeari buruzkoa izan da, Celia Galera Habitat Futura - AEI Rethink Tourism taldeko CEO zela moderatzaile. Lehen topaketa horretan, Marta López Fesser (UNICEF España), Luis Callejón Suñe (arkitektura estudioa), Lucía Méndez-Bonito (BB Hoteles Spain and Portugal) eta Juan Manuel Martinez Cerdán (Green Human) turismo arduratsua maila globalean sustatzeko jardunbideak eta estrategiak aztertzen aritu dira. 

Bigarren mahai-ingurua europar nortasun digital berriak turismorako dituen abantailei buruzkoa izan da, Sergio López Fuentes UnBlockeko CEOak moderatu du, eta bertan izan dira Sergio Piorno Güemes (Product Manager Blockchain Web3 Solutions de Telefónica Tech), Miguel Angel Dominguez (Alastriako presidentea), Jorge Robles del Salto (ASET Sevillako Turismo Enpresen elkarteko presidentea) eta Federico Rollán (Sevilla City Officeko Smart Tourism Office), eta azaldu dute lankidetza publiko-pribatuak azkartzen duela helmugako baliabideen digitalizazioa, etorkizun turistikoa eraginkorragoa izan dadin.

Azahara Domínguezen hitzetan, «Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan gure zerbitzuak etengabe hobetzeko teknologia berriak erabiltzearen alde egiten dugu.  Pertsonalki etorri nahi izan dut nazioarteko ekitaldi handi honetara, lehen eskutik ezagutzeko zer teknologia aplika ditzakegun eta arlo honetako joerak. Turismoaren arloan Turismo Adimeneko sistema bat garatzen ari dira, sektore honetako Gipuzkoako eragile guztiei lagunduko diena beren eskaintza hobetzen eta aurrerapen nahikoaz aurreikusten zein ataletan hobetu behar duten eta zer publikori zuzendu».

Andaluzia Lab eta Sevilla City Office
Kongresu horren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko diputatuak esperientziak partekatu ditu José Luis Córdoba Andaluzia Labeko zuzendari kudeatzailearekin. Proiektu horren bidez, administrazioak helmuga turistiko indartsuagoa eraiki nahi du, Andaluziako turismo sektorea osatzen duten milaka enpresa eta profesionalen ezagutza digitala hobetuta.

Gainera, Andaluziako hiriburura egindako bidaia aprobetxatu du diputatuak Sevilla City Office turismo huba bisitatzeko. Udalaren erakunde publiko horren xedea da hiria sustatzea eta urtero bertara hurbiltzen diren turisten oldeak kudeatzea.

Bertan, Sevillako Udaleko Turismoko zuzendari nagusi Juan José Domínguezekin eta hiriko hubeko zuzendari kudeatzaile Antonio Castañorekin bildu da, Eraldaketa Digitalaren arduradun Federico Rollánekin eta Pino Canalesekin batera. Azken hori datu-analista da Smart Tourism Officean, Sevilla Helmuga Turistiko Adimentsu bihurtzeko prozesuaz arduratzen den erakundean.

Horrela, azken urteotan garatu duten adimen turistikoko sistema ezagutu ahal izan du langileen eskutik. Sistema horrek datu ugari biltzen, eraldatzen, aztertzen eta bistaratzen ditu, tokiko turismo sektorearen eskura jartzeko, eta plangintza estrategikoko prozesuak hobetzen ditu, aurreikuspen eta diagnostiko analisiekin.

Azahara Domínguezek azpimarratu nahi izan du beharrezkoa dela jakitea nola lan egiten duten nazioko zein nazioarteko turismoa erakartzen urte asko daramatzaten beste eremu batzuetan; izan ere, "Gipuzkoan aplika daitezkeen beste leku batzuetako prozedurek lagun diezagukete ahalik eta denbora laburrenean emaitza hobeak lortzen".

  

2484