Breadcrumb

Asset Publisher

Back Azahara Domínguez diputatuak Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteen lana azpimarratu du, "Gipuzkoako ehunka ikaslek Bizkaiko unibertsitate campusetan modu iraunkorrean sartzeko aukera izan dezaten, goi mailako ikasketak egiteko duten eskubidea bermatuz"

Azahara Domínguez diputatuak Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteen lana azpimarratu du, "Gipuzkoako ehunka ikaslek Bizkaiko unibertsitate campusetan modu iraunkorrean sartzeko aukera izan dezaten, goi mailako ikasketak egiteko duten eskubidea bermatuz"

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Guztiok Mugituz saria eman die bi elkarteei, UPV/EHUko Carlos Santamaria zentroan egin den ekitaldian. Bertan izan da, besteak beste, Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburua

2024/12/18
Azahara Domínguez diputatuak Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteak Guztiok Mugituz sariarekin aitortu ditu

Azahara Domínguez diputatuak Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteak Guztiok Mugituz sariarekin aitortu ditu


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek Ziztu eta Donostia-Leioa unibertsitate-elkarteek egindako lan "altruista eta desinteresatua" aitortu du, "Gipuzkoako ehunka ikaslek Bizkaiko unibertsitate-campusetan modu iraunkorrean sartzeko aukera izan dezaten, goi-mailako ikasketak egiteko eskubidea bermatuz".
Diputatuak Guztiok Mugituz sariaren banaketan eskaini ditu hitzok. Sariaren zortzigarren edizioa da gaur ospatutakoa eta bere jardueraren bidez mugikortasuna eskubide irisgarri eta unibertsala izan dadin laguntzen duten pertsona eta kolektiboen lana saritzen du.
Ekitaldia asteazken honetan izan da, UPV/EHUko Carlos Santamaria zentroan, Donostian, eta Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailburua izan da bertan, besteak beste.
Azahara Dominguez diputatuak hitzaldian azpimarratu duenez, bi unibertsitate-elkarte horiek egindako lanik gabe, "pertsona askok ez lukete nahi dituzten ikasketak ikasteko aukerarik izango, eta, beraz, gure lurraldea kohesionatzen eta egituratzen lagundu dute". Izan ere, pertsona askori goi-mailako hezkuntzarako sarbidea bermatzeaz gain, "gazte horiek beren udalerrietan bizitzen jarraitzeko aukera eman diete, bizitzaz eta, beraz, etorkizunaz hornituz, gaur egun aurre egin behar diogun gune txikietako despopulazioaren arazoari aurre eginez". 
“Garraio publikoa gure lurraldea kohesionatzeko eta egituratzeko dugun tresna nagusiada , pertsona ASKOREN eguneroko bizitzarako funtsezko zerbitzua delako. Osasuna, lana, aisia edo hezkuntza eskubideak bermatzen duen eskubidea da. Eta hala izaten jarrai dezan zaindu behar dugu, horretarako irisgarritasun unibertsala bermatuz, pertsonen errenta-maila edo bizilekua edozein dela ere. Ziztu eta Donostia-Leioa bezalako elkarteekin batera ibiltzea askotan gailentzen saiatzen den sehaskaren legearen aurka borrokatzeko modu bat da eta Gipuzkoa sozialki bidezkoagoa eta kohesionatuagoa bihurtzen jarraitzen duena, non pertsona guztiek, beren maila ekonomikoa edo jatorria edozein dela ere, aukera berdinak izango duten hezkuntza bezalako oinarrizko eskubideak eskuratzeko orduan. Hori dela eta, gure unibertsitateko ikasleek garraiobide jasangarriak ez ezik, ekonomikoak ere izan ditzaten bultzatzen jarraituko dugu,  gure eskumenaren barruan egon ala ez, kasu honetan frogatu dugun bezala “, nabarmendu du diputautak. 
Bestalde, Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak saritutako erakundeak zoriondu ditu, "mugikortasun iraunkorra kalitatezko hezkuntzarako eskubidea gauzatzeko edo lanpostura joateko atearen adibide ezin hobea" direlako, eta Mugikortasuneko diputatua ildo horretan egiten ari den lana nabarmendu du. Garcia Chuecak "justizia soziala bermatuko duen mugikortasuna" defendatu du, "gure helburuak eskura izango dituen etorkizun batean pentsatzera animatuko gaituena, bizi garen tokian bizi eta ditugun baliabideak izanda".
Saritutako elkarteen ordezkariek oso esker onez jaso dute Guztiok Mugituz saria. Ainhoa Alonsok adierazi duenez, "gazteek unibertsitateetara herrietatik iristea erraztuko duen mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu Zatun; izan ere, landa-eremuen eta hirien arteko garraio-sistema eraginkorra funtsezkoa da eremu horiek garatzeko eta haien etorkizuna bermatzeko. Ziztu taldeko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu diguten ordezkari guztiei, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuari ere, aintzatespen honengatik eta gure lana ahalbidetzen duen dirulaguntzagatik".
Azkenik, Maite Arroitiak esker oneko hitzak adierazi ditu: "Izugarri eskertzen dugu hilabete hauetan egin dugun lana, bai eta Aldundiak emandako laguntza ere, horri esker jarri baitugu martxan pertsona askori egunerokotasuna erraztu dien autobus zerbitzua".

Zortzi edizio
Aurreko edizioetan, honako elkarte hauek jaso dute saria: Bizikume eta Kalapie elkarteek (2017), Gipuzkoako emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeko ekimenagatik («Gaur niri dagokit»); Errenteriako Gurutze Gorriaren Tokiko Batzarrak (2018), «Mugikortasun seguru eta osasungarriko ohiturak» ekimenagatik; MUGI txartelak, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak 2013an bultzatutako garraio tituluak (2019); Lurraldebuseko emakume gidariek (2020), 1995az geroztik, ordura arte gizonek bakarrik egiten zuten lanbide batean bidea urratu zuten emakume guztiei aitortza egiteko; Euskadiko Saharar Ordezkaritzak (2021), Tindufeko errefuxiatu esparruetan mugitzeko oinarrizko eskubidearen alde egindako lanagatik; Gehituk (2022), LGTBI+ komunitatearen eskubideen erabateko aintzatespenean egindako lanagatik, eta sexu orientazioagatiko edo identitate transexualagatiko lege eta gizarte diskriminazioaren aurka egindako borrokagatik; eta, azkenik, CEAR-ek (2023), duela 40 urte baino gehiagotik gure gizarteko esparru guztietan errefuxiatuak gizarteratzeko eta integratzeko egiten duten lanagatik.
 

  

1283