Breadcrumb

Asset Publisher

Back Azahara Domínguezek eskualdeekin egiten ari den turismo bilereei jarraipena eman dio Oarsoaldea bisitatuz

Azahara Domínguezek eskualdeekin egiten ari den turismo bilereei jarraipena eman dio Oarsoaldea bisitatuz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua den Azahara Domínguez Oarsoaldean izan da, bertako erakargarritasun turistikoak eta horien inguruko beharrak ezagutzeko

2023/12/04
Azahara Domínguez eta Iñigo García, Oarsoaldeako alkate eta turismo eragileekin

Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Azahara Domínguez inguruko alkate batzuekin eta hainbat turismo elkartetako ordezkariekin bildu da. Eskualdeko turismo industria, haren beharrak, jasangarritasunaren eta kulturaren zeharkako ardatza eta tokiko tradizioa aztertu dira gaurkoan.


Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak ezagutu behar ditugu eta bertako eragileekin harreman zuzena eta etengabea izan behar dugu; izan ere, horrela bakarrik ulertuko ditugu turismo-sektoreak lurralde osoan dituen beharrak. Gaur ideiak partekatzeko eta ikuspuntuak alderatzeko aukera izan dugu, Oarsoaldeko turismo-industria hobetzeko helburuarekin. Gure lurralderako garrantzi handiko aktibo turistikoa da eskualde hau eta bisitarien eta biztenleen onerako lanean jarraitu behar dugu”.

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Oarsoaldeko gune turistiko batzuk bisitatu ditu eta eskualdeko alkateekin eta turismo arduradunekin bildu da. Beharren azterketa, iraunkortasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira topaketa honetan landu diren gaiak.


Hirugarren bisita turistikoa da Oarsoaldean ospatu den hau, lurraldeak bere osotasunean planteatzen duen turismo-sektorearen inguruko aukeren eta beharren ezagutzan sakontzeko helburuarekin. “Politika ezagutzatik sortzen da, eta herritarren ongizatea ekarriko duten jarduera eta akordioetan amaitzen da. Turismo Saila gure zuzendaritza bat da, eta, ezinbestean, eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak ezagutzea eta bertako eragileekin harreman zuzena eta etengabea izatea eskatzen du, horrela, sektore turistikoak lurralde osoan dituen beharrak ulertzeko”, adierazi du Azahara Dominguezek.

Itsas kultura, natura eta gastronomia
Foru Arduradunekin batera, Joana Mendiburu, Oiartzungo Alkatea eta Oarsoaldea eskualdeko Turismo Mahaiko ordezkari politikoa; Teo Alberro, Pasaiako Alkatea; Fernando Nebreda, Oarsoaldea Garapen Agentziako gerentea; eta Olatz Olaizola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo saileko arduraduna egon dira.
Azahara Dominguezek, Iñigo Garcia Turismo zuzendariarekin batera, Arditurriko meategiak bisitatzeari ekin dio. Bertan, Aiako Harria parke naturalean kokatutako txoko honen meatzaritzaren historiaz gozatu du. Gero Albaola itsas faktoriara gerturatu da. Bertan, San Juan itsasontziaren erreplikaren eraikuntzan egindako aurrerapenak aztertu ditu eta eskualdeko itsas historia miretsi du.


 “Eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak ezagutu behar ditugu, eta bertako eragileekin harreman zuzena eta etengabea izan behar dugu; izan ere, horrela bakarrik ulertuko ditugu turismo-sektoreak lurralde osoan dituen beharrak eta era orekatuago batean landuko dugu industria turistikoa”, esan du Azahara Domínguezek.
“Gaur ideiak partekatzeko eta ikuspuntuak alderatzeko aukera izan dugu, Oarsoaldeko turismo-industria hobetzeko helburu komunean aurrera eginez. Hori guztia eskualdeko bisitarien eta biztanleen onerako izango da, gure lurralderako garrantzi handiko aktibo turistikoa baita Oarsoaldeako eskualdea”, berretsi du diputatuak.


“Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren helburua turismo-industriari modu iraunkorrean betetzen lagunduko dioten politikak bultzatzea da, lurralde gisa ezaugarritzen gaituen kulturan eta tradizioan oinarrituta.. Turismoaren Plan Estrategiko berri bat lantzen ari gara, lurralde osoan enplegua eta aberastasuna modu orekatuago batean banazeko. Hau da, jarduera turistikoa trakzio-jarduera bihurtzea, esperientzian bertan agortzen ez dena eta aberastasuna sektore ekonomiko guztiei eta, oro har, herritarrei banatzea ahalbidetzen duena.”, nabarmendu du.


Azkenik, Diputatuak eskerrak eman dizkie bisita hau ahalbidetu duten pertsona eta toki entitateei, Gipuzkoako turismoaren alde erakutsitako arreta eta jarrera onagatik

  

1241