Azken orduetan 17 positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan 17 positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetan
43 dira gaixotasuna gainditu duten adineko pertsonak.
Azken orduetan, Aldundiak Donostiako Alai Etxe egoitzan egindako PCR proben aldizkako mapaketa batek 17 COVID-19 kasu positibo atzeman ditu, guztiak sintomarik gabekoak. Bestalde, guztira 43 pertsona sendatu dira, Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso ostean.
Gipuzkoako egoitza-sarea 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (27), Bergarako Mizpirualde (23) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, 64 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.
10 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 30 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 43 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 25 pertsona hil dira.
1407