Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ekonomia Solidarioaren V.Azoka ospatuko da Errenterian

Ekonomia Solidarioaren V.Azoka ospatuko da Errenterian

Larunbatean 55 erakusketarik parte hartuko dute Merkatuzarren

2017/11/16

Ekonomia Solidarioaren V.Azoka ospatuko da larunbata honetan Errenteriako Merkatuzarren, 55 erakusketarik parte hartuko dutelarik. Azoka honen sustatzaileak honako hauek dira: Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sarea – REAS Euskadi, Olatukoop (Ekonomia eraldatzaileko sarea) eta Saretuz (kontsumo arduratsuko Donostiako Sarea). Laguntzaileak: Aldundiko Lankidetzarako Zuzendaritza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Errenteriako Udala.
Ekonomia Solidarioaren V. Azoka honen asmoa da euskal herritarrei Euskadiko Ekonomia Solidarioaren errealitatea hurbiltzea. Mugimendu horrek abian jarritako adierazpen berrienetako bat, eta agerikotasun eta indar handiena dutenetakoa, Merkatu Soziala da, ekoizpen, banaketa, finantziazio eta kontsumo sare bat, neurri batean azoka edo merkatu formatua duten ekimenetan gauzatzen dena.
Fernando San Martin, Aldundiko Lankidetzarako zuzendariak azoka honen garrantzia azpimarratu du ekonomika solidarioa agerian uzten duelako. “Beharrezkoa da jendearen implikazioa mundu jasangarriago, justuago eta berdinzaleago baten alde egingo duten hazkunde eta jarduera jarraibideen dinamikak sendotzeko”, esan du.
Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia bat... eta haien beharrei erantzun kolektiboa ematen dien “merkatu sozial” bat. Horregatik aurtengo leloa “Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos” da.
Azoka honen helburua da euskal Ekonomia Solidarioa indartzea eta ageriko bihurtzea; hazten ari den errealitate sozioekonomiko bat da, bere praktiken bidez erantzun errealak ematen dizkiona hainbat sektoretan, hala nola, ekoizpenekoan, zerbitzuenean, kontsumoan zein finantzarioan, gaur egun dagoen krisiari, beren bideragarritasuna errentagarritasun integral batean (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) oinarritzen duten eredu enpresarialen eta proiektu sozialen bidez.
Azokan 55 erakusketarik parte hartuko dute, eta bereizketa egingo da salmenta zuzeneko erakusmahaien eta zerbitzuen erakusmahaien artean.

EGITARAUA:

Azoka
11,00 – 20,00: Ekonomia Solidarioaren produktu eta zerbitzu erakusketa eta salmenta.
Tailerrak

12:00 : Egitura mutualistak sortzea - Finantza etikoen irakaskuntza

13:00 : EKonomia Solidarioaren eta Eraldatzailean ekintzailetza - Energia berriztagarriaren ekoizpena

17:00 : Feminismoa gu geu eraldatzeko - Energia berriztagarriaren ekoizpena

18:00 : Etxebizitza eredu komunitarioak/kooperatiboak - Teknologia komunak

Txikigune
Ludoteka eta hezkuntza tailerrak

Txozna
Tokiko produktu ekologikoak, taberna, pintxoak,...

Bestelako ekintzak
•    Biziki Bizikletaren inguruko hausnarketa eta sorkuntza partehartzaile prozezuaren argazki erakusketa.
•    12:00 eta 18:00 Bideocol: Bideo-photocall solidario, eraldatzaile eta arduratzua
•    20:00 Kontzertua
ERAKUNDEAK:

-    Finantza etikoak: Economistas sin Fronteras, CAES, Fiare, Oikocredit, Koop57, Nortlan

-    Kontsumo: Artxara, Bidebarri, Emaus FS, Peñascal, LaboreOarso, Lakari, Elika, Saretuz, Zituene

-    Komunikazioa: Al Borde Films, Alai Ondo, Argia, Bostok Photo, TaPuntu, Mirokutana, Plasma

-    Teknologia: Erreka, Biantik, Gisa, Izarkom, Som Connexió, Talaios, Skura Mobile

-    Ikerketa / Tokiko garapena: Hegoa, Batura, Ekologistak martxan, HiritikAt, Lanki, KoopFabrika

-    Esku-hartze soziala: Gaztaroa, Keima, Sokaire, Elkarrekin, Xomorro, Zabalduz

-    Zerbitzuak: Goiener, Eureka, Iturritek, Zurtek, Laiatzen, Gabiltza, Emaus Fundación Social, Koopera, 373 abokatuak, Aholku  

-    Garapenerako lankidetza: Setem Hego Haizea, Mundu bat

 

 

  

1588