Breadcrumb

Asset Publisher

Back Azpeitiko azken eraso matxistak gaitzesteko adierazpena

Azpeitiko azken eraso matxistak gaitzesteko adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, asteburu honetan Azpeitiko Sanjuandegi auzoko jaietan izandako eraso matxistak irmoki gaitzesten dituela adierazi nahi du.

2023/06/07
Puntu morea

Puntu morea


Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, pasa den asteburuan Azpeitiko Sanjuandegi auzoko jaietan izandako eraso matxistak irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die erosen biktimei, bai eta haien senide eta gertukoei ere.

Adierazpen honen bidez, foru erakundeak emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein eraso eta jarrera gaitzesteko konpromiso irmoa berresten du. Eraso matxista gure gizartearen desberdintasunetik eta matxismotik sortzen den mendekotasun matxistaren adierazpenik gogorrenetako bat da, hain zuzen ere.

Gipuzkoako Foru Aldunditik, beste behin ere, berdintasun politiken garrantzian jarri nahi da azpimarra, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta duintasuna, askatasuna eta segurtasuna bermatzea Giza Eskubideak betetzea baita. Horregatik, eskubide horien aurkako jokabideek ez dute lekurik gure gizartean, inolako testuingurutan.

  

2476