Suizidio kolektiboren kasua dela eta, Aldundiak Kultura Digitala programa sendotuko duela dio
Suizidio kolektiboren kasua dela eta, Aldundiak Kultura Digitala programa sendotuko duela dio
Itxasok nabarmendu du kultura digitala landu beharra dagoela haur, nerabe eta gazteen artean, ingurune digitalak dituen arriskuetan eta aukeretan hezten saiatzeko.
Ertzaintzak zapuztu duen kasua bezalakoek sortzen duten kezka instituzionala agertu du Foru Aldundiak, arratsaldean. Lehen diputatu nagusiorde eta Kultura eta Gazteriako diputatu Denis Itxasok azpimarratu duenez, lehenik eta behin, “Foru Aldundiak zoriondu nahi ditu kriminaltasun informatikoko kasu honetan parte hartu duen Ertzaintza eta lankidetzan aritu diren gainerako polizia-gorputzak, baita hain azkar jokatzeagatik ere hura zapuztea lortzeko. Begi bistakoa dirudi delitu informatikoak gero eta mehatxu handiagoak direla erasotzen errazena den populazioarentzat, bereziki, eta horien artean daude gure haurrak, nerabeak eta gazteak, maiz askotan ez baitakite sare sozialetan sortzen diren talde-ekimen jakin batzuen atzean benetako arriskuak ezkutatzen direla.
“Halako mehatxuek eta beste batzuek –esan du Itxasok– ikerketa eta prestakuntza eskatzen dute polizia-gorputzen aldetik, baina baita hezkuntza-lan sakon bat ere, familietan hasten dena, eta horrek ere erakundeen erantzuna eskatzen du. Horregatik, garrantzitsua da hainbat programa garatzen jarraitzea; esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017. urte honetan garatu duena, Kultura Digitala izenekoa, http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/kultura-digitala. Proiektu hori antolatzerakoan, lankide izan ditu Kodetu eta Irizar enpresa. Ikasgela digital mugikor bat da, ia Gipuzkoa osoa korritu duena, herrietan geldituz, non haurrek aukera izan duten era askotako heziketa-lantegiak egiteko gai hauen inguruan: cyberbullyinga, programazioa, eta Instantbatean –programa bat, aisialdiaz eta harreman pertsonalez informatzeko–, “gai horiek dimentsio berri bat hartu dutelako, eta horren aurrean, irizpidedunak izan beharra dago”.
Foru Gobernuak iragarri duenez, aurrera jarraituko du Kultura Digitaleko proiektu horrekin, “zeren eta halako heziketa-zeregin batek eskatzen baitu lan patxadatsua eta ibilbide luzekoa”, eta ahaleginak egingo ditu gazteek dituzten arrisku zibernetikorik handienen jarraipen zuhur eta eguneratu bat egiteko; hartara, aukera izan dezan arriskuei aurrea hartzeko eta haien gainean informatu eta sentsibilizatzeko”.
1768