Donostiako Anoetan erabilera anitzeko pabilioi bat eraikitzeko proiektua
Donostiako Anoetan erabilera anitzeko pabilioi bat eraikitzeko proiektua
Multiarena anitzeko pabiloia izango da kirol desberdinei erantzuna emateko.
Donostiako Udaleko Proiektu eta Obren Zuzendaritzak hainbat kokaleku aztertu ditu hirian erabilera anitzeko pabiloi bat jartzeko, eta Zorroagako hegaleko lursail bat aukeratu du, egokiena delakoan.
Ernesto Gasco alkateordeak eta Denis Itxaso Ahaldun Nagusiordeak aurkeztu dute ekimena.
“Erabilera anitzeko pabiloia da eta Anoetako kirol eremuko instalazioen mapa osatzera dator”, adierazi du Ernesto Gascok. ” Legealdi honetan, estadioa handitu egin da, baina bada garaia hainbat modalitatetako klub eta erakunde askoren eskariari erantzuna emateko, hala nola, saskibaloia, eskubaloia, boleibola edo gimnasia erritmikoa, behar bezalako baldintzak betetzen dituzten instalazioak izan ditzaten, bai entrenamenduetarako bai lehiaketetarako”.
Proposamena gauzatzeko, 30.685 m²-ko udal lursail bat hartuko litzateke, Zorroagako hegalean dagoena, ospitaleetara sartzeko errepidearen ondoan. Pabilioia estalia litzateke, eta bi elementu izango lituzke:
- bata, lehiaketetarako: kirol kantxa homologatua.
- bestean, espazioa entrenamenduko hiru kantxa eta ikuslerentzako harmaileria finko bihurtuko litzateke; gainerakoa kendu ahal izango litzateke, harmaila atzeragarriak erabiliz.
Konplexuak beste osagarri batzuk ere izango lituzke: aldagelak, zerbitzuguneak, bulegoak, bilera-gelak eta baimendutako ibilgailuetarako aparkalekua.
Pabiloiak 25 metroko altuera izango luke eta oinezkoentzako sarbideak izango lituzke, Amaratik. Lursailaren 7.000 m² hartuko lituzke eta eraikitako bolumen osoa 20.200 m²-koa izango litzateke.
“Erabilera anitzekoa izanik, gainera, kontzertuak eta kultur jarduerak ere egin litezke. Horrela lortuko genuke Donostiak, gaur egun, horrelako ekitaldietarako falta duen espazio bat”, adierazi du Ernesto Gascok.
"Gipuzkoako kirol instalazioen mapan jauzi kualitatibo hau ematera bultzatu gaituena da gizonezkoen eta emakumezkoen goi mailako kirol proiektuen kontsolidazioa, saskibaloian eta eskubaloian, batez ere. Ezin dugu jarraitu behin-behinekotasun antzeko honekin, jakinda badaudela kirol proiektu batzuk heldutasunera iritsi direnak, eta horrek berak justifikatzen du erabilera anitzeko pabiloi bat eraikitzea. Azpiegitura horri esker, txapelketak egingo ditugu, baina baita kultur jarduerak ere, kontzertuak, batez ere, eta erosotasun-estandar egokiago batzuekin, gaur egun eskaintzen direnak baino", esan du Itxasok.
Hasierako hurbilketa batean, kalkulatu daiteke pabiloi horren kostua 19 milioi euro ingurukoa izango dela. Sozialistek nahi dute tokiko erakundeek, erakunde autonomikoek eta Estatukoek parte hartzea finantzazioan, Konplexua errealitatea egin eta, hala, Anoetako kirol eremuari azken ukitua emateko.
1706