Breadcrumb

Asset Publisher

Back Bazterkeria egoeran dauden 40 pertsonak foru jauregia bisitatu dute

Bazterkeria egoeran dauden 40 pertsonak foru jauregia bisitatu dute

Beraien aktibazio inklusiboa sustatzeko. Elkar-EKIN Planaren erabiltzaileak dira, horien erdia enplegagarritasun programetan parte hartzen ari dela

Bazterkeria egoeran dauden 40 pertsonak baino gehiagok, Elkar-EKIN 2016-2020 Gipuzkoako Gizarteratzeko Planaren erabiltzaile direnek, parte hartu dute gaur goizean foru jauregira egindako bisitan, Maite Peña Gizarte Politikako diputatua lagun izan dutela. Harrera honen bitartez, “alde batetik, sustatu nahi izan ditugu planaren barruan dauden kohesio eta aktibazio inklusiborako programak. Eta, bestetik, gure zentro eta programen erabiltzaileak gerturatu nahi izan ditugu bai Aldundira bai beste erakundeetara, eta beraiekin batera landu erakundeei buruz duten ezagutza, parte-hartze soziala eta politikoa, eskubideak eta betebeharrak, eta abar”, adierazi du diputatuak. Halaber, gogoeta saio bat egin dute, zeinean erabiltzaileek –horien erdia enplegagarritasun programetan parte hartzen ari da- iritziak nahiz proposamenak plazaratu dituzten parte harten ari diren programen inguruan.

2016an abiarazi zenetik, Gipuzkoan gizarte bazterketa egoeran dauden edo egoera horretan erortzeko arriskuan dauden ia 3.000 lagunek onura zuzena izan dute 2016-2020 Gipuzkoako Gizarte Inklusioaren Elkar-EKIN planaren aldetik, pertsona bakoitzarentzako programa bereziekin. Izan ere, enplegagarritasun planei esker, bazterketa arriskuan zeuden 245 pertsonek aurkitu dute lana. Foru Aldundiak pertsona horien enplegagarritasuna hobetzeko duen eskaintzak programa hauek biltzen ditu: Gestión Activa de Inclusión, Sartu Taldearen eskutik; Landuz Programa Gureak Inklusio Fundazioaren eskutik; Acceder eta Lorbide programa, Fundación Secretariado Gitanoren eskutik; Inklusio sozio-laborala, Cáritas Gipuzkoaren eskutik eta Gipuzkoako Gurutze Gorriaren eskutik; eta Aukerability programa (Katealegaia eta Gureak).

Bisitaldiaren amaieran, diputatuak nabarmendu du Elkar-EKIN «hobetzen ari dela gure lurraldeko gizarte inklusiora zuzendutako gizarte zerbitzuen antolakuntza, estaldura eta kalitatea», «eta horretarako gainerako agente politikoekin eta hirugarren alorrarekin elkarlanean ari garela»,  xedea izanik Gipuzkoa desoreka sozial txikiena duen Europako lurraldeetako bat izatea. Eta horren harira, gaineratu du Foru Aldundiak 2019ko martxoan Nazioarteko Kongresu bat antolatuko duela, gizarte inklusioaren praktika onei buruzkoa, ESN-rekin lankidetzan (European Social Network).

Aldundiak 2019ko martxoan Nazioarteko Kongresu bat antolatuko du, gizarte inklusioaren praktika onei buruzkoa
  

1812