Denis Itxasok Beasaingo Herri Kirolen teknifikazio zentroa bisitatu du
Denis Itxasok Beasaingo Herri Kirolen teknifikazio zentroa bisitatu du
Denis Itxaso Beasaingo alkatearekin elkartu da herriko kirol proiektu berriak aztertzeko.
- Denis Itxaso Beasaingo alkatearekin elkartu da herriko kirol proiektu berriak aztertzeko.
- Aldundiak ia 300.000 euroko diru laguntza eman du instalazio berria egiteko, eta beste 50.000 euro, kirol ekipamenduetarako.
Denis Itxaso Kultura eta Kiroleko foru diputatua eta Goizane Álvarez Kiroleko zuzendari nagusia Herri Kirolen Lurraldeko Teknifikazio Zentroaren instalazioak ikusten izan dira asteazkenean, martxoaren 30ean; izan ere, lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu ditu Kirol Instalazioak Zaharberritzeko 2014-2016 bitarteko Planaren kargura. Kirol Departamentuak 299.728,59 euroko diru laguntza eman dio Beasaingo Kirol Patronatuari, hau da, zentroaren aurrekontuaren % 70a, bi zatitan.
Proiektu honen xedea da Beasaingo Antzizar kiroldegian herri kiroleko zentro bat egitea estalitako igerileku “zaharra” zegoen tokian (35 m x 16 m eta 4,15 m altura librea + 2,75 m sotoa, igerileku azpian).
Horretarako, hormigoizko pista bat egin da, herri kirolen modalitateak lantzeko azpiegitura guztiekin. Era berean, kirol materiala gordetzeko biltegiak eta erabiltzaileentzako aldagelak ere jarri dira.
Lan horrekin lotuta, 2014ko azaroaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Herri Kirolen Federazioak hitzarmen bat sinatu zuten herri kirolen zentroa kirol materialez hornitzeko lankidetza esparru bat ezartze aldera. Horretarako, 49.639,11 euroko ekarpena egin zuen Foru Aldundiak.
Bisitan zehar, diputatuak eta zuzendariak Beasaingo kirol instalazioak berritzeko alkateak egin dizkien proposamenak entzun dituzte. Itxasok jakinarazi du Kirol Departamentua kirol instalazioak zaharberritzeko hiru urteko plan berri bat prestatzen ari dela.
Beasaingo Udaleko kultura zinegotziak ere parte hartu du bileran eta kultura politikei buruzko hainbat gai izan dituzte aztergai.
1517