Breadcrumb

Asset Publisher

Back Behin betiko irekiko dira AP-1 autobideko lau erreiak, Eskoriatzan

Behin betiko irekiko dira AP-1 autobideko lau erreiak, Eskoriatzan

2015eko martxoaren 5ean gertatu zen lehen lerraduraz geroztik, itxita eduki ditu AP-1 autobideak zenbait errei (120 KP), eroritako mazela egonkortu ahal izateko

2016/06/09

Gaur arratsaldean, erabat lehengoratuko da zirkulazioa AP-1 autobidean (120 KP), Eskoriatzan. Beraz, amaitu egingo dira 2015eko martxoaren 5ean erori zen mazela egonkortzeko lanak, Gasteizko noranzkoan galtzada erabat ixtea eragin zutenak.

Geroztik, atsedenik gabe aritu gara lanean premiazko egoera hori konpontzeko. Hasiera batean, mikropilotezko hiru pantaila egitea proiektatu zen, garaiera desberdinetan, luizia izandako ezponda egonkortzeko.

Uztailaren 8an ere beste lerradura bat geratu zenez, obraren arduradunek ezpondan hainbat gailu jarri behar izan zituzten, une oro ezponda kontrolatzeko, eta irizpide geoteknikoen arabera, aldaketak egiteko. Baina, joan den urtearen amaieran, azaroaren 27an, lanak amaituko zirela ematen zuenean, astebete luzez euri erausiak izan ostean, hirugarren lerradura bat gertatu zen; horren ondorioz, beheko pantaila hautsi egin zen, 70 metroan, eta horrek arrisku larrian jarri zuen tarteko pantailaren egonkortasuna.

Une horretan, Diputazioak, 2015eko martxoan, obra hasi zenean planteatutako soluzioa berraztertzea erabakitzen du eta zuzendaritza geoteknikoa aldatuz obrarentzat soluzio sendoagoa  bilatzea pantailen diseinuan aldaketak eginez.

Bide Azpiegitura diputatu Aintzane Oiarbidek adierazi du “gure lehentasuna obra honetan, beti, langileen eta AP-1eko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea izan da eta, noski, ezegonkortasun arazo hori konpondu eta trafikoa  behin betiko normaltzea”

Azken lerraduraren ondoren, Diputazioak hasieran planteatu ziren obraren parametro guztiak erabat errebisatzea erabakitzen du eta José María Rodríguez Ortiz jauna, Geologian eta Geoteknian katedraduna, eta ezpondetan aditua, kontratatzen du egoeraren diagnosia egin zezan eta beharrezko soluzioak proposa zitzan.

Urgentzia handiz ekin zitzaien lanei erortzeko arriskuan zegoen tarteko pantaila finkatzeko. Lanak zailak eta garestiak izan dira, langileen segurtasuna arriskuan ez jartzeko. Gainera, ezponda behin betiko egonkortzeko, lan gehiago proiektatu ziren: 2015eko azaroaren 27an, lerratutako ezpondaren azpiko aldea josi zen, eta zimendatutako hormigoizko horma bat egin zen lerroen gainean, ezpondaren oinean. Lan horiek osatzeko, ezponda drainatu da, zorua berregin, eta euste-sistemak eta seinaleak jarri dira.

Mendiaren malda berriro berdatzeko jarduera paisajistiko batzuk falta dira baina lan horiek ez dute trafikoan inolako eraginik izango.

Aintzane Oiarbide diputatua gustura agertu da arazo horri irtenbide sendoa eman eta,   erabiltzaileentzat, AP-1 autobidea bere osotasunean zabaltzea lortu delako. 

“gure lehentasuna obra honetan, beti, langileen eta AP-1eko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea izan da eta, noski, ezegonkortasun arazo hori konpondu eta trafikoa  behin betiko normaltzea” 
  

1627