Errenteriako Udalak eta Aldundiak bat egingo dute Beraungo kirolgunea eraberritzeko
Errenteriako Udalak eta Aldundiak bat egingo dute Beraungo kirolgunea eraberritzeko
Harmailak eta atletismo pistaren zati bat estaliko dira. Hori dela eta, neguan ere erabiliko ahal izango da.
Aldundiak 480.000 euro jarriko ditu. Harmailak eta atletismo pistaren zati bat estaliko dira. Hori dela eta, atletismo eskolak neguko denboraldiko entrenamenduak egin ahal izango ditu. Atletismo pista modu integral batean berrituko eta barne instalezioen kalteak konponduko dira.
Itxaso: “Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.
Mendoza: “Gure plan estrategikoan jasotzen denez, kirola onuragarria da osasunerako, eta gainera, kohesio sozialeko osagai bat da, baina, horretarako, beharrezkoa da azpiegitura egokiak edukitzea”.
Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".
Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu dute udal kiroldegia berritzeko. Proiektuaren kostea 1.512.103 eurokoa da eta Aldundiak 480.000 euro jarriko ditu.
Gaur egun, harmailen erdialdea bakarrik dauka estalita, eta asmoa da haien bi alboak ere estaltzea. Estalkirik ez egoteak berekin ekarri du, denboraren poderioz, ura ugari sartzea eta hezetasun handia egotea, instalazioko tabernan eta gimnasioan, batez ere. Orobat pentsatuta dago estalki bat eraikitzea zelaiko sarrera babesteko, eta belar artifiziala berritzea. Futbol 11-ko zelaia mendebalderantz mugituko da, eta futbol 5-eko zelai berri bat atonduko da, 50 x 27 metrokoa. Hobetu egingo dira ureztatze instalazioa, kirol ekipamendua, eta baloiak gelditzeko sare hesiak.
Orobat berrituko da, modu integral batean, atletismo pista, eta barnealdean, hezetasunak eragindako kalteak konponduko dira; baita ere, taberna, komun publikoak eta instalazio elektrikoa. Orobat, proiektu honen barruko beste ekintza garrantzitsu bat da atletismo pistaren mendebaldeko bihurgunea estaltzea. Aldaketa horri esker, atletismo eskolak neguko denboraldiko entrenamenduak egin ahal izango ditu.
Birmoldaketa lan horiek Errenteria 2015 Plan Estrategikoaren barruan sartuta daude. Plan horretan jasota dago zer garrantzitsua den kirolean aritzea bizitza-ohitura osasungarriagoak eskuratzeko, eta Julen Mendoza alkateak gogorarazi duenez: “Gure plan estrategikoan jasotzen denez, kirolak, osasunerako onuragarria eta kohesio sozialeko osagai bat izateaz gainera, herrira bizitzera etorri denari udalerrian azkarrago integratzen lagun diezaioke, eta horretarako, beharrezkoa da ezpiegitura egokiak edukitzea”.
Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".
“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok.
Bai Errenteriako Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.
1797