Berdintasunaren aldeko aldarria Martuteneko espetxean
Berdintasunaren aldeko aldarria Martuteneko espetxean
Presoen egoera, eta partikularki, emakume presoena, bertatik bertara ezagutu ditu Peña diputatutak
2016/03/07
Maite Peña Gizarte Politikako diputatua, Donostiako udaleko hainbat zinegotzirekin batera, Martuteneko espetxean bisitan izan da berdintasunaren aldeko aldarrikapena eginez. "Martxoaren 8a, emakumeena eguna baino berdintasuna aldarrikatzeko eguna dela" aldarrikatu dute Peña diputatuak.Espetxean preso dauden emakumeekin lan egiten duen Hegaldi elkarteak urtero, martxoak 8ko eguna baliatzen du espetxean dauden pertsonentzako antzerki lan bat egin, preso dauden emakumeen egoera bertatik bertara ezagutu eta eurengana gerturatzeko. Eta gaur ere hori egin nahi izan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako udaleko ordezkariek lagunduta. Ekitaldian, Real Sociedad futbol taldeko zuzendaritza batzordeko Nekane Soriak ere parte hartu du. "Evaren alabak" izeneko antzezlana egin dute aurrena eta ondoren, emakume presoekin otordu txiki bat ere antolatu dute ordezkari politikoek, emakume hauen egoera lehen eskutik entzun ahal izateko.
1727