Breadcrumb

Asset Publisher

Back Beste egun bat egoitzetan heriotzarik eta positibo berririk gabe

Beste egun bat egoitzetan heriotzarik eta positibo berririk gabe

29 egun dira jarraian COVID-19 dutenen heriotzarik gabe eta 23 positibo berririk gabe.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzen azken orduko egoeraren berri eman du, eta adierazi du, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, azken 29 egunetan ez dela COVID-19 duten pertsonen heriotzarik izan, eta azken 24 orduetan ere ez dela kasu positiborik ezta alta berririk izan, eta jada 23 egun direla jarraian kutsatze berririk gabe.

          Lehen kutsadurak atzeman zirenetik, martxoaren 19tik gaur arte, 389 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna; 167 lagun hil dira, eta sei pertsonak diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute egoitza-zentro bakar batean, eta horietako inork ez du ospitale-arretarik behar, beraz, zentroan bertan artatuak izaten ari dira.

Gaur egun, 15 egoitzek utzi dute gaixotasuna atzean kasu positiboak izan ondoren: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1399