Beste egun bat Gipuzkoako egoitzetan heriotzarik eta positibo berririk gabe
Beste egun bat Gipuzkoako egoitzetan heriotzarik eta positibo berririk gabe
18 egun dira jarraian COVID-19 dutenen heriotzarik gabe
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen azken orduko egoeraren berri eman du, eta adierazi du, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, azken 18 egunetan ez dela COVID-19 dutenen heriotzarik izan, eta ez dela kasu positiborik edo altarik ere eman azken 24 orduetan.
Martxoaren 19tik aurrera, lehen kutsatzeak atzeman zirenetik, gaur arte, 374 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta 21 pertsonak diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, horietako bat ospitaleratuta dago.
Gaur egun, Gipuzkoako bi egoitza-zentrotan dituzte COVID-19 kasu aktiboak, eta 14 dira gaixotasuna atzean utzi duten zentroak: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.
1484