Breadcrumb

Asset Publisher

Back Bidasoak bere baliabide turistikoak ezagutaraziko ditu Explore San Sebastián Region Turismo Bulegoan

Bidasoak bere baliabide turistikoak ezagutaraziko ditu Explore San Sebastián Region Turismo Bulegoan

Eskualdeen Txokoa ekimenaren baitako 10 hilabete, 10 eskualde

2017/06/23

Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuak bultzaturiko Eskualdeen Txokoa, 10 hilabete, 10 eskualde, ekimenaren baitan, gaur Explore San Sebastián Turismoren bulegoan Bidasoa eskualdea aurkeztu da. Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak, José Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu Irun eta Hondarribiko alkateek, Miguel Ángel Páez eta Monica LUkin, Dies Oiassonis-en koordinatzailea.

Ekimen honek gipuzkoarrei, donostiarrei bereziki, eta lurraldeari bisita egiten dioten turistei Gipuzkoako herri eta eskualdeek eskaintzen dituzten erakargarritasun guztiak ezagutzera eman nahi dizkie.

Ostiral honetatik hasi eta aste osoan Bidasoak San Sebastián Region Bulegoan leku izango du bisitariek irispide erraza izan dezaten museo, itsas eskaintza, gastronomia, ondarea, experientziak, agenda, eta ekitaldi eta abarren gisako bere turismo baliabideetara. Bidasoa, programako gainerako eskualdeak bezala, sektorearen aurrean ere aurkeztu da.

Alkateek esan bezala Bidasoa, Hondarribia eta Irunek erakargarritasun ugari dute bisitariarentzat eta mugaz gaindikotasunaren singularitatea dute. Euskal Itsasertzaren bihotzean kokatuak, Hondarribia eta Irun kultura eta turismo eskaintza ezberdinak bizikide diren espazio bakarretakoan daude. Bere ondare berezko eta historikoak aztarna erromatar eta Erdi Arokoak ditu eta itsasoa eta mendiak apartekoak dira eskurtsioak egin, itsas kiroletan aritu eta kultur eta kirol ekitaldiak dastatzeko. Saltoki erakargarririk ere ez da falta eta turistak ostatu mota ugari dauka aukeran. Enpresa eta negozio ekitaldietarako establezimenduak ere badaude eta gastronomiazko experientzien aukera urte osoan zehar dago. “Hitz batean, kalitatezko eskaintza ugaria turismo helmuga baterako”, esan dute.  

Eskualdeko turismo arduradunek uztaileko bi ekitaldi nagusiren berri eman dute: Irungo Dies Oiassonis Jaialdi Erromatarra eta Hondarribiko Blues Festival-ena. Biak uztailaren 14tik 16ra ospatuko dira.

Oiasso Museoak Donostiara ekarriko du Dies Oiassonis erakusketaren lagin bat. Bere aldetik Hndarribiko Blues Festival-ek aurtengo bluesaldiaren informazioarekin programak ekarriko ditu. Bulegoan bi gertakizunon bideoak ere ikusi ahal izango dira.

Irun eta Hondarribik 48 ostatu leku dituzte. Hauek 2549 plazako kapazitatea dute. 2016an bisitariek batanaz besteko 1,5 egun igaro zuten. Urte berean hotelen okupazioa batanaz beste 67,5% izatera iritsi zen, eta denboraldian ia 100%.

Eskualdeak hiru turismo bulego ditu, bat Irunen eta bi Hondarribian. Donostiakoaren ondoren Hondarribiko Arma Plazakoa da Gipuzkoan bisitari kopuru handienari arreta ematen diona. Iaz 108.031 pertsonek jaso zuten arreta presentziala Bidasoaldeko bulegoetan, 37.993 pertsonek jaso zuten Internet bidez. Bestalde, urte berean sustapen turistikorako 11 ekintza egin ziren.

Photocall eta kontzertua

Ekimen honen baitan, ekainaren 24ean, Dies Oiassonis promozinatuko da Photocall batekin San Sebastián Regionen bulegoaren aurrean, publikoak eta ikusleak argazkiak atera ditzaten erromatarrez jantzita. Dies Oiassonensisen foiletoak banatuko dira Irungo kultur eta gastronomia ekitaldi bitxi hau ezagutarazteko.

Ekainaren 30eko arratsaldez Hondarribiko Blues Festivalek kontzertua eskainiko du Boulevardeko kioskoan eta foiletoak banatuko dira, turistei bezala donostiarrei, Jaialdi honekiko interesa pizteko.

 “Eskualdeen Txokoa ekimenarekin publiko donostiarra abiarazi nahi dugu lurraldeko gainerako lekuetara. Azken hamarkadetan eskualde eta herri gipuzkoarrek egindako ahaleginak emaitza interesgarriak eta baliabide oso erakaragarriak izan ditu ondorio. Bidasoaldea bezalako eskualde bat erakargarritasun handiko eta publiko oso heterogeneoarentzako aukera da”, adierazi du Itxasok.

Diputatuarentzat garrantzizkoa da gipuzkoarrok geure herri eta eskualdeen erakargarritasuna aitortzea, horrela lurraldera iristen diren fluxuen arteko oreka gero eta handiagoa egon dadin eta Donostia destinoa lurraldera zabalik dagoen eta egun batzuek merezi dituen destino bezala ezagutu dadin.

 

 

 

 

sgh
  

1594