Breadcrumb

Asset Publisher

Back Bizikletek Pasaiako txalupan doan bidaiatzea onar dezala eskatuko dio Azahara Domínguezek astelehen honetan Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari

Bizikletek Pasaiako txalupan doan bidaiatzea onar dezala eskatuko dio Azahara Domínguezek astelehen honetan Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari

Batzarrak bizikleten doakotasunari eta konpentsazioari buruzko eranskin berria onartzen duenean, bizikletek ez dute txartelik ordainduko.

2024/02/18
Pasaiako txalupa

Pasaiako txalupa


Azahara Domínguezek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteordeak, bizikletek Pasaiako txalupan doan bidaiatzea onar dezala eskatuko dio Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari astelehen honetan. Txalupan bizikletak doan eramateari eta konpentsazio bat emateari buruzko gehigarri berria onartu ondoren, ez da txartelik ordainduko bizikleta eramateagatik.
Orain arte, txalupan bizikletekin ibiltzen ziren erabiltzaileek, txartelaz gain, bizikletaren beraren txartela ordaindu behar zuten.
Hemendik aurrera, ordea, Azahara Domínguezek Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren barruan planteatutako ekimena onartzen bada, ez da txartelik ordainduko bizikleta eramateagatik.
"Pasaiako txalupan bizikleten erabilera doakoa dela onartutzen bada, beste urrats bat emango dugu Gipuzkoan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko bidean", nabarmendu du Dominguezek, eta neurri horri esker mugikortasun aktiboa eta iraunkorra bultzatuko dela adierazi du. Bizikletaren eta garraio publikoaren erabilerari lehentasuna emango zaio eta horrek herritar guztiei onura ekarriko die.
Era berean, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua lanean ari da Pasaiako txalupa ahalik eta lasterren Mugi sisteman sar dadin.

 

  

1129