Breadcrumb

Asset Publisher

Back Bizibizi Gipuzkoan

Bizibizi Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestua maiatzaren 26, 27 eta 28an egingo da

Bi gurpilen gainean biziko du Gipuzkoak maiatzaren azken asteburua BIZIBIZI azokaren eskutik. Ekintza, ibilbide, tailer eta jarduketa ugariz betetako programaren bitartez, bizikleta ardatz izanik.

Denis Itxasok, Kulturako Foru Diputatuak, José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Foru Diputatuak, Marisol Garmendiak, Mugikortasun eta Lurraldeko Antolaketako Foru Diputatuak eta Iñigo Kortabitartek, Diario Vascoko Zuzendari Nagusiak aurkeztu dute BIZIBIZI Aldundiko jauregian.

Kulturako Diputatuak, Denis Itxasok, gogorarazi du bizikleta “Gipuzkoako biztanleen kulturaren parte berezia dela, ez soilik kirol moduan, milaka zaleen arreta piztuz mundu mailako proben bitartez. Halaber, aisialdi aktibo eta Donostia Regionek eskaintzen dituen proposamenak ezagutzeko interesa duen turismo jasangarriaren erakarpen eragile garrantzitsua da. Zikloturismoa praktikatzeko Gipuzkoak duen ibilbideen eskaintza bikaina azpimarratu du eta baita bide berdeen sarea ere, hauei esker balio handiko ingurune naturalak bizikletaz zeharkatu daitezke”.

José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, nabarmendu du “Klima Aldaketari aurre egiteko borroka honetan, ezinbestekoa da banakako keinu txikiak egitea, adibidez, bizikleta erabiltzea kotxearen keak baztertuz. Honi esker, ingurune garbiagoa eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa lortuko dugu”. Asensiok gogora ekarri du bizikletaren erabilera erregai fosilak aurrezteko faktorea dela eta berotegi-efektuko gasen isurpena txikitzen laguntzen duela, klima aldaketari aurre egiteko estrategiaren helburu nagusietako bat”.

Marisol Garmendiak gogorarazi du “Gipuzkoako Aldundiak egiten duen esfortzua txirrindulari eta oinezkoentzako bide sarea garatzeko, eta bizikleta mugitzeko bitarteko jasangarri eta ingurumenarekiko arduratsu gisa sustatzeko. Bidegorri sare indartsua dugu, lurraldeko udalerriek egiten ari direnarekin batera anplifikatzen da. Bizikleta jada ez da aitzaki bat, mugitzeko alternatiba bat baizik”. Garmendiak azaldu du orain dela egun batzuk Gipuzkoa Bizikleta Hirien Sareari atxiki zitzaiola, gure lurraldean bizikletaren sustapenerako politikak ezartzen jarraitzeko.  

Iñigo Kortabitartek, Diario Vascoko Zuzendari Nagusiak, lehen edizio honetarako prestatutako programaren xehetasunak eman ditu.

BIZIBIZIren ekintzak maiatzaren 26an hasiko dira Morten Kabel, Copenhagueko Ingurumeneko arduradunak emango duen hitzaldi baten bidez. Jarraian, Ingurumeneko Diputatuarekin eta Kalapieko ordezkari batekin mahai-ingurua egingo da.

Lehendabiziko egun honetan Dbizi azokari hasiera emango zaio Zuloaga Plazan. Hiru egunetan zehar egongo da irekita eta tailer eta ekintza ugari egingo dira. Gipuzkoari Bira emango zaio bizikleta estatikoarekin, haurrentzako zirkuituak egingo dira, Klima Aldaketaren kontra pedalei eragingo zaie eta Mugarik Gabeko Bizikletak erakundearen bitartez Senegalera bizikletak bidali ahal izateko gune bat jarriko da erabiltzen ez diren bizikletak uzteko.

Larunbatean eskolako kirol ekintzak egingo dira Tolosa, Ordizia, Zumaia, Azkoitia eta Azpeitian, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Bidegorrietatik mugitzea, bideko hezkuntza, errespetua eta bizikidetza sustatzeko. Batez ere oinezkoek ere erabiltzen duten bideei begira. 40 kilometroko ibilbidea egingo da Tolosa Clubaren eskutik, emakumeei zuzenduta eta Tolosan hasi eta amaituko da. Bigarren jardunaldi honetan Donostian, Zarautzen eta Eibarren spinning solidario ekimen bat egingo da. Izena emateko kuota sinboliko baten bitartez dirua bilduko da eta diru hori lurraldean lan egiten duten ONG desberdinei emango zaie.

Larunbateko eguna amaituko da Pablo Rodríguez monoziklo mundu txapeldunaren erakustaldiarekin eta Donostia, Zarautz eta Tolosan egingo den 8 kilometroko gaueko martxarekin.

BIZIBIZI azkeneko egunean lehiaketa fotografikoa egingo da Exploren Donostia Regionen eskutik. Gipuzkoako bide ziklisten ibilbideak aprobetxatzean datza burdinola haranaren, Loiolako santutegiaren, Arditurriko meategien, Oñatiko unibertsitatearen eta Kontxako badiaren irudiak eskuratzeko. Lehiaketaren irabazleak web gunearen bidez egingo den bozketaren bitartez aukeratuko dira.

Azken egun honetan edadetu pertsonei zuzendutako aktibitatea egingo da ere. Donostiako bidegorrietatik ibiltzeko egokitutako trizikloak erabili ahal izango dituzte.

  

1625