Breadcrumb

Asset Publisher

Back Chillida Leku museoa 2018an berriz zabaltzeak itzelezko balio kultural eta turistikoko ondare bat berreskuratzeko aukera dakarkio Gipuzkoari

Chillida Leku museoa 2018an berriz zabaltzeak itzelezko balio kultural eta turistikoko ondare bat berreskuratzeko aukera dakarkio Gipuzkoari

Chillida Lekuren kudeatzaile berriekin elkarlanean arituko gara, museoaren berrirekiera ardatz hartuz"Explore San Sebastián Region"-en sustapen turistiko internazionalerako.

Itxaso: "Chillida Lekuren kudeatzaile berriekin elkarlanean arituko gara, museoaren berrirekiera ardatz hartuz"Explore San Sebastián Region"-en sustapen turistiko internazionalerako.

Diputatu nagusiorde Denis Itxasok adierazi du "Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat albiste bikaina" dela  Hauser & Wirth  galeriak iragarri duena, alegia, Chillida Leku museoa 2018an zabalduko dela ostera jende guztiarentzat. "Chillida Leku lehen-lehen mailako ondare kulturala eta turistikoa da, eta ez zen inoiz utzi behar aprobetxatu gabe", esan du.

Hauser & Wirth arte galeria bihurtuko da aurrerantzean Eduardo Chillidaren obraren ordezkari esklusiboa mundu osorako, eskultorearen familiak eta suitzar galeriak iritsitako akordioaren ondoren.

Itxaroren iritziz, Gipuzkoa eta Euskadi mundu osoan nabarmentzen ari dira turismo kulturaleko helmuga gisa, besteak beste Eduardo Chillida artista handiaren legatu nagusiaren kokaleku direlako.  Gure kultura eta turismo baliabideen artean ostera Chillida artista bakar eta paregabearen obra eduki eta erakutsi ahal izatea albiste ezin bikainagoa da interes kulturaleko bisitariak erakarri nahi dituen lurralde batentzat". 

Aldundiak museoaren egutegia eta programazioa arretaz aztertuko ditu eta kudeatzaile berriekin elkarlanean arituko da, museoak eragindako jarduerak Gipuzkoaren baliabide eta programazio gidara jasoz; "izan ere -amaitu du esaten Itxasok- aire zabalean eratutako museo berdingabe honek arte garaikidea maite dutenen zirkuitu esklusibo eta berezian kokatuko gaitu berriz ere". 

  

1617