Untzi Museoak eta Aquariumek martxan jarritako #KONTXA1918 kultura proiektua sendoki errotu da
Untzi Museoak eta Aquariumek martxan jarritako #KONTXA1918 kultura proiektua sendoki errotu da
Berritasun nagusia bi museoen artean antolaturiko “Arraun Astea” programaren aurkezpena izan da.
Gaur, asteazkena, aurkeztu berri dute Untzi Museoak eta Donostiako Aquariumak #KONTXA1918 proiektu kulturala, bertan Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Turismo diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera parte hartu dutelarik.
Aurkezpenean zehar, Xabier Alberdi Untzi Museoaren Zuzendari Zientifikoak eta Alejandro Larrodé Aquarium-eko museo arloko koordinatzaieak datorren irailaren 7an El Diario Vaskok egunkariaren bidez argitaratuko den aurtengo Ciaboga aldizkariaren historio eta xehetasunen berri eman dituzte eta aurtengo berritasuna den Arraun Astearen programa aurkeztu dute.
#KONTXA1918 egitasmo honen bidez bi museoek Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa errekuperatu nahi dute, baita ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmendu ere duela 100 urteko Estropadetan gertatutakoaren historia berreskuratuz
Egitasmoa indartzeko aurten martxan jarri dugun Arraun Astean izango diren ekitaldi eta hitzaldiak ondorengoak dira:
Asteazkena 5: 50. Eta 60. Hamarkadako Kontxako Estropadako aurraunlarien oroitzapenak. Konstituzio plazako Udal Liburutegiko Kriptan. 18h.
Osteguna 6: Arraun munduko pertsona garrantzitsuari elkarrizketa irekia. Aquariumeko Auditoriumean. 19h.
Ostirala 7: Emakumeak Kontxako Estropadan. Aquariumeko Auditoriumean. 19h. Aurkezpena bukatutakoan portuko ranpan, Eusko Label etxearen eskutik pintxoak eta musika talde bat edukiko dugu. Sarrera libre izango da lekua bete arte ekitaldi guztietan.
Kultura proiektuaren barne, Donostiako Aquariumean irailaren 10 arte, Donostiako “Koruko-Amabirjiña” traineruak 1918ko irailaren 15an Kontxako uretan irabazitako bandera ikusteko aukera izango dugu. Jatorrizko bandera bitrinaren barruan erakutsiko da Aquariumeko sarreran.
Banderarekin batera, traineruko patroia izan zen Quiricoren erretratua eta bizitzan parte hartu zituen estropaden denbora adierazten duten orla bat ikusgai edukiko dugu Joseba Bontigi familiak eta Maria Jesus Bontigi Zubiaurrek egindako donazio bati esker. Untzi Museoaren kanpoaldean kokatuta dagoen panel batetan ezagutu dezakegu egun hauetan zehar aurtengo Ciaboga aldizkariaren edukiak.
Untzi Museoak bere kanpaia joko du, berriki martxan jarritako “Itsasoko oharrak” egitasmoarekin bat eginez, eta Kontxako estropadetan irabazleak suertatzen diren traineruen omenez “Irabazle kanpaia” entzun ahal izango da. Gainera egun hauetan museoko kanpoaldean klasifikatutako traineruen banderak egongo dira ikusgai.
Eskerrak eman nahi dizkiogu besteak beste Ciaboga Aldizkaria eta Arraun Astea aurrera ateratzeko lagundu duten Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udala, El Diario Vasco, Casino Kursaal, La Perla, Hotel Londres, Donostiako Klub Nautiko eta Eusko Labeli. Beraien laguntza ezinbestekoa izan baita #KONTXA1918 kultura proiektua aurrera eramateko.
1707