Breadcrumb

Asset Publisher

Back COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Ez da kasu positibo berririk atzeman, eta lau adineko gehiagok gainditu dute gaixotasuna.

Azken orduetan, Bergarako Mizpirualde zentroko egoiliar bat hil da COVID-19arekin. Bestalde, egoitza bereko lau adinekok gaixotasuna gainditu dute eta Gipuzkoako egoitza-sarean egiten diren PCR probek ez dute kasu positibo berririk atzeman.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoentzat eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (26), Bergarako Mizpirualde (18) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, 58 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.

Horietatik 12 pertsonak ospitale-arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 39 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 49 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 27 pertsona hil dira.

  

1401