Breadcrumb

Asset Publisher

Back COVID-19an hiru positibo berri Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean

COVID-19an hiru positibo berri Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean

Donostiako San Inazio zentroan erregistratutako hiru kasu berri dira, eta joan den astean konplexu berean agertutako bi positiboei gehitu behar zaizkie.

Azken 24 orduetan, agerraldiaren jarraipena egiteko egindako hirugarren baheketa-probetan. hiru erabiltzaile berrik COVID-19an positibo eman dute Donostiako San Ignacio zentroan (Hermano Garate zentroarekin batera egoitza-gune bera osatzen du). Gaur egun bost pertsona daude diagnostiko positiboarekin gune horretan eta, beraz, lurraldeko adinekoentzako egoitza-arretarako sare osoan. Hiru positibo berriak sintomarik gabekoak dira eta, aurreko kasu positiboak detektatu ziren solairu eta sektore berean bizi ziren. Kaltetutako pertsonak, oraingoz, isolatuta daude zentroko banakako logeletan. Beste bi kasuak (San Ignacio – Hermano Garate egoitza-gunekoak baita ere) Eibarko Ospitaleko hirugarren solairuan daude oraindik, COVID-19a jasaten duten egoitzetako egoiliarren arretarako gune berezian.

Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu. Gizarte Politiketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanean, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetan eta -baliabideetan COVID-19ari aurre egiteko eta, horrela, birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta gizarte-baliabideak eta –zerbitzuak indartzeko.

  

1477