Breadcrumb

Asset Publisher

Back COVID-19an positibo berri bat Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean

COVID-19an positibo berri bat Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean

Bergarako Mizpirualde zentroan erregistratu da kasu berria, eta honekin, guztira 14 dira egoitza horretan dauden positiboak

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan azken egunotan egindako prebentziozko PCRek positibo berri bat detektatu dute COVID-19an lurraldeko egoitza-zentroen sareko erabiltzaileen artean. Bergarako Mizpirualde zentroan erregistratu da kasu berria eta, azken honekin, guztira 14 dira egoitza horretan duden positiboak.

          Beraz, egun, 52 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalena (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (3), Donostiako Alai-Etxe (26), Bergarako Mizpirualde (14) eta Donostiako La Paz (1). 8 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 44 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 52 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 32 pertsona hil dira.

Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu. Gizarte Politiketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanean, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetan eta -baliabideetan COVID-19ari aurre egiteko eta, horrela, birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta gizarte-baliabideak eta –zerbitzuak indartzeko.

  

1949