Covid-19ren krisiaren aurrean autonomoei eta turismo zerbitzuetako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko lerroak 78 onuradun ditu
Covid-19ren krisiaren aurrean autonomoei eta turismo zerbitzuetako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko lerroak 78 onuradun ditu
Covid-19ren krisiaren aurrean autonomoei eta turismo zerbitzuetako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko lerroak 78 onuradun ditu
218.024,2 euro erabili dira egiturako gastuak eta gastu higikorrak ordaintzeko, pandemiaren kalteak arintzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismo zerbitzuen sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei zuzendutako dirulaguntzen lerro berriaren ebazpena gauzatu du. Dirulaguntzok helburu dute COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoei aurre egin ahal izatea, eta 218.024,2 euro bideratu dira horretara. Laguntza horiek jaso ahal izan dituzte turismoa hartzen duten agentziek, turismo gidek eta turismo aktiboko enpresek, baldin eta adierazitako jardueretan gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna dutela frogatu badute. Ildo horri esker, guztira 78 izan dira laguntza jaso duten onuradunak, 2.795 euroko batez besteko laguntzarekin.
Zehazki, 17 turismo agentziak, 35 turismo-gidek eta turismo aktiboko 26 enpresak jaso dute dirulaguntza. Programa horren bidez, eta Turismoa Suspertzeko Planaren barruan, Aldundiak turismo negozio berriak bultzatzeko programa birmoldatu du. Horretarako, turismo ekimen txikien egiturako gastuak eta gastu higokorrak ordaintzen lagundu du; izan ere, ekimen horiek ezin izan dute eragin, pandemiak eragindako alarma egoeraren ondorioz, enpresaren jardueraren xede diren turismo zerbitzuen salmentan. Aurreikusitako hasierako zenbatekoa 100.000 eurokoa zen, baina zuzkidura 218.024,2 eurora handitu da, baldintzak betetzen zituzten eskaera guztiei erantzuteko.
Egotzitako gastuak urtarrilaren 1etik alarma egoera amaitu eta hilabete artekoak izan dira. Eman den laguntzaren gehieneko zenbatekoari dagokionez, gehienez 2.000 euro eman dira enpresa bakoitzeko, autonomoa bada eta bere kargura langilerik ez badu; gehienez 3.500 euro, enpresak 2 edo 3 langile baditu; eta gehienez 5.000 euro, enpresak 4 langile edo gehiago baditu. Guztira, 159 profesional izan dira deialdiaren onuradun: 48 autonomo, bi langileko plantilla duten 10 enpresa, hiruzpalau langileko 13, eta bost langile edo gehiagoko plantilla duten 7.
Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak balantze positiboa egin du; izan ere, nabarmendu du beharrizan "larri" bati erantzuten zaiola eta ikuspegia "zuzena". "Urgentziazko” neurri bat da, Gipuzkoako turismo sektoreko eragileekin pandemiaren eraginaren diagnostiko partekatua egiteko eta pandemia arindu dezaketen ekimenak aztertzeko egindako topaketen ondoren hartu dena. Lasak "bereziki larritzat" jo du kalte hori turismoaren kasuan, hasieratik erabat gelditu delako mugimenduen murrizketa eta mugen itxiera direla eta, eta diru-sarrerak lortzeko "oso data garrantzitsuetan" iritsi zaiolako, Aste Santuan esaterako, negozio askoren iraupena zailduz.
Azpimarratu duenez, negozio eta ekimen txikien presentziak "pisu handia" du sektorean, eta, beraz, beste esparru batzuetan bezala, Aldundiak mikroenpresetan eta profesional autonomoetan jarri ditu indarrak, egoera hori irauli ahal izateko likidezia bereziki erraztuz. «Zalantzarik gabe, Gipuzkoa erreferentziazko helmuga turistikoa izango da berriro ere, eredu jasangarria eta kalitatezkoa duena, baina bitartean arnasa eman behar diegu sektorean okerren daudenei, hurbiltasunetik eta lankidetzatik", amaitu du.1705