Deba pareko AP-8aren itxiera dela eta, trafikoa Zestoa-Zumaia, Itziar-Deba eta Elgoibarko lotuneetatik desbideratzen ari dira

Gaur goizean, 08:00etan, kerosenoa zeraman zisterna-kamioi bat irauli da AP-8an, 56. kilometroan, Deba parean, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, autobidea itxi dute bi noranzkoetan.
Une honetan, Ertzaintza, suhiltzaileak eta mantentze-lanetako langileak ari dira lanean erregaia beste zisterna batera pasatzeko eta istripua izan duen kamioia bidetik erretiratzeko.
Alternatiba gisa, Bilborantz doazen ibilgailuak Zestoa-Zumaia (48. irteera) eta Itziar-Deba (54. irteera) lotuneetatik desbideratzen ari dira, N-634 errepidetik jarraituz, Elgoibarko lotuneraino, AP-8an berriz sartzeko. Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuak Elgoibarko (64. irteera) lotunetik desbideratzen dira, N-634 errepidetik jarraituz, Zestoa-Zumaia eta Itziar-Deba lotuneetara arte.
Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritza informazioa unean-unean eguneratzen ari da X sare sozialean.
1793