Breadcrumb

Asset Publisher

Back Debabarreneko herritarrek Eibar eta Elgoibar konektatzen dituen bidegorri berriaz gozatzeko aukera dute jada

Debabarreneko herritarrek Eibar eta Elgoibar konektatzen dituen bidegorri berriaz gozatzeko aukera dute jada

Bide berria jardunbide egokien adibide gisa proposatu dute Europan, eta bat dator ‘Erresistentzia eta Erresilientzia’ proiektuekin, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Mugikortasun Seguru, Jasangarri eta Konektatuaren estrategian.

2020/12/30

Gaur eguerdian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Rafaela Romerok, Eibarko alkate Miguel de los Toyosek eta beste zenbait agintarik inauguratu dute Debabarreneko bi biztanlegune nagusiak, Eibar eta Elgoibar, oinezkoentzat eta txirrindularientzat lotzen dituen bidegorria, Azitain - Maltzaga bide-tartea amaitu ondoren. Hortaz, ezarritako epeak bete dituzte eta bidegorri hori oso-osorik ireki dute herritarrentzat 2020. urtea amaitu baino lehen.

 

Lehenengo bide-tartea joan den irailean amaitu zen, eta Eibar eta Elgoibar txirrindularientzat eta oinezkoentzat konektatzen dituen bidegorri osoa —2,1 kilometroko luzera— abenduan amaitu da, eta Debabarreneko txirrindulari eta oinezkoen mugikortasunerako funtsezko trazadura eskaini du. Azitain eta Maltzaga konektatzen dituen bide-tarteak lau pasabide ditu zailtasun geografikoa gainditzeko eta txirrindulari eta oinezkoen joan-etorriak ahalbidetzeko. Horietako bik 80 metrotik gorako luzera dute, eta Ego ibaia eta Deba ibaia eta GI-627 errepidea zeharkatzen dituzte, hurrenez hurren.

 

Bidegorri honen inaugurazioan, ahaldun nagusiak nabarmendu egin du trazadura berriaren eta lanak garaiz amaitzearen garrantzia: “Bizi garen garaietan, oso pozgarria da Debabarreneko herritarren eskaera historiko honi erantzutea, hau da, Eibar eta Elgoibar bidegorri batekin lotu ahal izatea eta egin duten eskaera historiko horri erantzutea. Izan ere, Debabarrenako bi udalerri nagusietakoak dira, baina baita Gipuzkoa osokoak ere. Hori dela eta, jarduketa honek gure lurraldea egituratzen eta kohesionatzen laguntzen du”.

 

Diputatu Rafaela Romerok trazadura berriaren eta lanak garaiz amaitzearen garrantzia azpimarratu du bidegorriaren inaugurazioan: "Bizi ditugun garaietan, oso pozgarria da Debabarreneko herritarrek Eibar eta Elgoibar bidegorriarekin lotzeko egin duten eskaera historikoari erantzutea. Izan ere, Debabarreneko udalerri nagusietako bi dira, baina baita Gipuzkoa osokoak ere; beraz, jarduketa horrek gure lurraldea egituratzen eta kohesionatzen laguntzen du. Harro nago obra hasieran ezarritako epeak betez amaitu ahal izan delako. Orografia eta ibilbidean dauden azpiegiturak kontuan harturik, Gipuzkoako bidegorri konplexuenetako baten aurrean gaude, eta herritarrek trazadura horretaz gozatzeko aukera dute jada”.

 

Bidegorri berri hori egiteko 5,1 milioi euroko aurrekontua izan da. Guztira 2,1 kilometroko luzera eta 3 metro inguruko zabalera du ibilbidearen zati handi batean. Horri esker, txirrindulari eta oinezkoen joan-etorri arin eta segurua har dezake, eta behin betiko lotzen du Eibar - Maltzaga - Elgoibar ardatza. Hala, eremu horretako bi herri populatuenen arteko txirrindulari eta oinezkoen lotura osatzen da.

 

“Badakigu bidegorri berri hau beste pieza bat dela Gipuzkoa konektatua eta jasangarria eraikitzeko gure ahaleginean, eta benetako mugarria dela Debabarrenean garraio jasangarria sustatzeko, izan ere, eguneroko joan-etorriak modu seguru, eroso eta osasungarrian egiten lagunduko baitu. Izatez, jarduketa horri esker Debabarrena mugikortasun jasangarriaren adibiderik onena da, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen duen mugikortasun horrena, txirrindulari eta oinezkoen mugikortasuna kalitatezko garraio publikoarekin osatzen duena”, erantsi du diputatu Rafaela Romerok.

Azitain - Maltzaga bidea jardunbide egokien adibide gisa proposatu dute Europar Batasunean. Horrek ikuspegi berritzaileak aplikatzearen onarpena dakar, legeria betetze hutsa gainditzen baitute eta argi eta garbi erakusten baitituzte herritarrentzako onurak. Jarduketa horrek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren baterako finantzaketa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 EGEF programa operatiboaren esparruan. Izan ere, aurten Europatik itzuli du bidegorria eraikitzen inbertitu den diru guztia.

 

Gainera, proiektua bat dator ‘Erresistentzia eta Erresilientzia’ proiektuekin, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Mugikortasun Seguru, Jasangarri eta Konektatuaren estrategian.
  

2436