Diputatuen Kontseiluak 2018ko abenduaren 11ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2018ko abenduaren 11ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/12/11
DIPUTATU NAGUSIA
- Zerbitzuak kontratatzeko espediente hau onartzea: lan giroan euskararen erabilerarako trebakuntza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren langileentzat. (Aldez aurreko tramitazioa)
- Diru laguntza ematea zuzenean Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteari: soin hezkuntzako euskarazko ikasmaterial sorkuntzarako Bizijolas izeneko programaren 2018ko gastuak finantzatzeko.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Mundubira 500: Elkano fundazioari: fundazioaren jarduerak finantzatzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- 2018. ekitaldirako absentismo pertsonalari lotutako produktibitate osagarri bat onartzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, aldatzen duena martxoaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak.
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko.
- Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: nekazari gazteek enpresak sortzeko.
- Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen 2018ko deialdiari aurre egiteko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Etxetresna Elektrikoen Euskadiko Kluster Taldea EITri (ACEDE): SZukaldatzen LAB proiektua garatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteari: elkartearen planean jasotzen diren jarduerak garatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language elkarteari: diagnostikoak egiteko test bateriak kudeatzeko NEURESOFT izeneko plataformaren garapena finantzatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Makina-Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioari: "FABRICACION ADITIVA" proiektua garatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Basque Culinary Center Fundazioari: "DIGITALIZAZIOA ETA INBERTSIO BERRIAK" proiektua garatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofizialari: enpresa leihatilako zerbitzua emateari eta haren funtzionamenduari laguntzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Landaola Federazioari: Landa garapeneko programak burutzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zaldibiako Hiri Antolaketako Plan Orokorra.
- Onartzea Tabakalera eraikineko behe solairuko 34 m² -ko espazio baten erabileraren doako lagapena, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa SA sozietateak egindakoa: eraikineko Ikus-entzunezkoen prestakuntza zentroa - zine eskolari atxikita dagoena.
- Diru laguntza ematea zuzenean Pasaiako Portuko Agintaritzari: 2018ko abenduaren 1etik 2019ko abenduaren 1a arte zenbait jardueren gauzatzea finantzatzeko.
- Errenteriako Udalari doan lagatzea Uztargi Haurtzaindegia izeneko higiezinaren erabilera.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- BIDEGI Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia - Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren Plan Ekonomiko Finantzarioaren eguneratzea: Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoa-ren aldaketara egokitzeko.
- Zerga zehapenak barkatzeko hainbat eskaera ebaztea.
- Kreditu gehigarria onartzea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Aldatzea Donosti Gipuzkoa Basket 2001 Saskib SAD sozietateari emandako zerga zorraren ordainketa-zatikapena.
- Konpromiso kreditua sortzea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onespena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegi SAren arteko Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoa aldatzeari: N-I eta A-15 errepideek osatutako ahalmen handiko bide ardatzeko Gipuzkoako zenbait zatitan kobrantza sistemaren proiektua idatzi eta gauzatzeko, eta ordainketa sistema abian jarri, erabili, mantendu eta ustiatzeko.
- GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- 2018-2021 Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuetako Mapa.
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Donostiako adingabeko pertsonen babeserako Uba zentroko larrialdietarako harrera egoitzaren zerbitzua.
- Obra hauek kontratatzeko espedientea onartzea: Donostiako Autonomia kaleko 18. zenbakiaren beheko solairua eta Autonomia kaleko 17-18 zenbakiko 1.B-C solairua bizikidetasun-gune eta etxebizitza bezala egokitzeko, hurrenez hurren.
- Jarduketa Protokolo Orokorra: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean enplegu eta gizarteratze eta lan merkaturatzeari dagokionez.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- FCC SAri baimena ematea: FCC Medio Ambiente SAri Gipuzkoako itsasbazterreko hondartzak garbitzeko zerbitzuaren kontratuko (2016/03-HH-ZE) esleipendun den Playas Gipuzkoa III ABEEn duen lekua lagatzeko.
1870