Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2018ko irailaren 11ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2018ko irailaren 11ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/09/11
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Indarrik gabe uztea 2017ko urriaren 31n Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakia Irungo egungo tren geltokiaren ingurua biziberritzeko eta han bidaiarien garraiorako intermodalitate area bat garatzeko lankidetza hitzarmena onartzen duena.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak,  Irungo Udalak, Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko erakunde publikoak (ETS) eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa erakunde publikoak sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea, Irungo egungo tren geltokiaren inguruan biziberritzeko eta garatzeko.
  • Akats materialaren zuzenketa: erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoaren  "Tolosa, N-I eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak" izeneko emakida esleitzeko kontratazio espedientearen Baldintza Administratibo Berezien Agirian dagoena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Arbitraje Batzordean eskumen gatazka aurkeztea Estatuko zerga Administrazioaren aurrean.
  • 2019-2022 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia: berri ematea.
  • 2019. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide teknikoak aldatzea eta behin betiko jarraibide ekonomikoak onartzea.

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, urriaren 27ko 32/2009 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarteratze Gaietako Aholku Kontseilua sortu eta arautzen duena, aldatzekoa.
  • Foru Dekretua, urtarrilaren 21eko 1/2003 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Ezinduen Kontseilua sortzeko araudia onartzen duena, aldatzekoa.
  • Diru-laguntza zuzena ematea Katea Legaia SLL entitateari, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei gizarteratze eta laneratze programak eskaintzeko.
  • Mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko zenbait entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak aldatzea (II. eta III. eranskinak).
  • Gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzen dieten zenbait entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak aldatzea (I., II. eta III. eranskinak).
  • Indargabetzea Fundación Residencia San Miguel Mikel Deuna Egoitza Fundazioa erakundearekin sinatutako kontratu-programa eta sinatu beharreko kontratu-programa berria onartzea.
  

1849