Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 12ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 12ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/04/12
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Victoria Eugenia Antzokia SAri: Donostiako Giza Eskubiden 19. Zinemaldia antolatu eta garatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Mubil Fundazioari Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera aitortzea.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2022ko deialdia onestea: Innobideak-kudeabide programakoak.
  • Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuari dagozkion zuzendaritza fakultatiboa eta horri lotutako beste zerbitzuena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen transferentzia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Leintz Gatzagan, GI-627 errepideko 22,285 eta 22,965 KPen artean izandako hiru lerradura egonkortzea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Leintz Gatzagan, GI-627 errepideko 22,285 eta 22,965 KPen artean izandako hiru lerradura egonkortzeko proiektuko lanak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzentzen zaizkien berehalako harrerarako edo egonaldi laburrerako zentroko (Urrats 1), egonaldi ertain-luzeko zentroko (Urrats 2) eta autonomia pisuetako zerbitzua.
  

1963