Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 17ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 17ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/05/17
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Lehen Enplegua programakoak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Fermín Leizaola Calvo jaunaren bilduma etnografikoaren zati baten -522 objektu etnografiko- jabari osoko dohaintza.
  • Hondarribiko Udalari itzultzea Jaizkibel mendiko Santa Barbara parajean dagoen 40.000 m2-ko lursaila, bertan dauden instalazioekin batera (terrazak edo plataformak, arkuteria eta mahai panoramikoa).
  • Doan besterentzea "Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa"-ri, Peugeot Partner ibilgailu bat.
  • Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza "CARDUMEN FOOD TECH FUND FCRE" inbertsio funtsean.
  • Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundia "STELLUM GROWTH I, SCR SA" arrisku kapitaleko sozietatean akziodun eta inbertitzaile gisa sartzea.
  • Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundia "STELLUM FOOD & TECH I, SCR SA" arrisku kapitaleko sozietatean akziodun eta inbertitzaile gisa sartzea.
  • Konpromiso kreditua  sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kreditua sortzea Gobernantza Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta kreditu transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: udalerri txikiei eta toki erakunde txikiei Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko bide segurtasuna hobetzeko jarduketetarakoak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: laguntza teknikoko zerbitza, desgaitasuna balioesteko txosten mediko eta psikologikoak egitekoa eta mendekotasuna balioesteko eskaera egiten duten pertsonei buruzko informazioa eskuratzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Bergarako eta Soraluzeko eguneko zentroetako zerbitzua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Donostiako Aldakonea eta Txara 2 zentroetan adineko pertsonentzako egoitza eta bestelako zerbitzuak.
  • Kontratu honen esleipenari uko egitea: Donostiako Txara I eraikina eraberritzeko proiektuak eta bestelako azterlan tekniko osagarriak idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak; eta kontratazio espediente berria onestea.
  • Aldatzea honako zerbitzu kontratua: Lasarteko Atsobakar adineko pertsonentzako egoitza handitzeko proiektuaren exekuzio-proiektua eta beste hainbat agiri tekniko osagarri idaztekoa eta obra zuzendaritza eramatekoa.
  

2002