Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 22ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/10/22
DIPUTATU NAGUSIA
- Foru Dekretua, Estrategia Digitaleko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- Foru Dekretua, Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia izendatzekoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: "Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko" programakoak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: "Eskualdeetako kirol bulegoetako arreta zerbitzuak eta kirol eragileei aholkularitza" emateko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa.
- Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzea.
- Zuzentzea Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen erabakiaren I. eranskina, Udal Zergetako lanpostuaren balorazioa aldatzeko kontuan hartutako faktore teknikoen adierazpenari dagokionez.
- Berraztertzeko zenbait errekurtso ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen Kabo lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoak.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen Herrilanetako Ingeniari Tekniko lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n eman zuen ET Informatiko lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
2003