Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/05/24
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiaren enplegu publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokiena.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Sari hauen oinarri arautzaileak onestea eta Mubil Fundazioari baimentzea sari hauek emateko: "Mubil 2022: Mugikortasun sariak".
  • Atzera egitea Gipuzkoako helmuga turistikoa kudeatzeko eta dinamizatzeko HUB Gipuzkoa Turismoaren bitartez zerbitzuak emateko kontratazio espedientean.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: herritarren arretarako bulego eta erabilera anitzeko areto gisa erabiltzeko Donostian lokal bat errentan hartzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, udal-hirigintza tresnetan genero ikuspegia txertatzeak sortzen dituen gastuak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak, udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzearen edo berrikustearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, hondatuta dauden industria-eremuak berreskuratzeko eta/edo hobetzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak egin eta izapidetzeko gastuak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrientzako zuzendutakoak, bizikletak aparkatu, autokonpondu eta puzteko azpiegiturak erosteko eta instalatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua sortzea  Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Kreditu gaikuntza egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hitzarmen hau onestea: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin sinatu beharrekoa, Gizarte Txartel Digitalaren sistema bultzatzeko eta finkatzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: indarkeria matxista eta sexu-erasoko egoeretarako arreta soziojuridikoko, esku-hartze sozioedukatiboko eta esku-hartze psikosozialeko zerbitzuak.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Egogain zentroko ikuztegi zerbitzua.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak, Kultura Eskola Programako arte- eta kultura-jarduerak egiteko.
  • Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: gazte kooperanteentzako bekak.
  

2052