Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 28ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 28ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/06/28
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa.
- Onestea hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda - hainbat lanposturen balorazioa.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda - hainbat lanposturen hizkuntza eskakizunen derrigortasun data.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Gipuzkoako 5.000 biztanletik beherako udalekin sinatu beharreko hitzarmen eredua: tokiko energia-komunitateen bidez autokontsumorako araubideko udal-teilatuetan eguzki-panel fotovoltaikoak instalatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoan MICE turismo jarduera sustatzeko.
- Baimena ematea herri onurako Erlaitz Pagogaina mendiaren zati bat trukatzeko, trukatuko den mendiaren azalera Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogotik kanpo uztea eta azalera hori baso-jabari publikotik desatxikitzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Kredituen gaikuntza eta konpromiso kredituaren sortzea Gizarte Politiketako departamentuan.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Bideragarritasun azterketa hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuetako zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentro hori eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakidaren kontratazio espedienteari dagokiona.
- Kontratazio espediente hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuetako zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eta zentro hori eraiki, hornitu eta ustiatzeko obren emakida.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako Segura, Irisasi, Uralde, Loistarain, Zarategi, Beasain eta Zizurkil egoitza harrerako zerbitzua.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko adinekoen egoitza zentroetan inbertitzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Villa Asuncion barnealdea egokitzeko lanak.
1735