Diputatuen kontseiluak 2020ko irailaren 29an bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko irailaren 29an bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/09/29
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko.
- Onartzea Climate Kic entitatearekin sinatu beharreko lankidetza konpromisoa: "Sakoneko Erakustaldiak" programa garatzeko.
- Onartzea "Debagoiena 2030: Garapen iraunkorrerako Sarea" ekimena osatzen duten erakundeekin sinatu beharreko hitzarmena: ekimen hori sustatzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzen zuen 2020ko ekainaren 30eko erabakiaren aurka jarritakoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Atsobakar Egoitzari (Atsobakar Etorbidea, 1) dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Lasarte-Oriako Udalak egindakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 10/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa, Ogasun eta Finantza Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Zerga zehapena barkatzeko eskaera ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea 1. Sortako zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako eskualde sareko eta sare lokaletako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-11/2017).
- Onestea 2. Sortako zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako eskualde sareko eta sare lokaletako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-11/2017).
- Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: Gipuzkoako Foru Sareko Errepideen bide segurtasunaren kudeaketa integratua (5-SV-22/2020-AT).
1839