Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 1eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 1eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/12/01
DIPUTATU NAGUSIA
- Adierazpen instituzionala: 2020ko euskararen nazioarteko eguna.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko langile publikoek sistema misto baten bidez zerbitzuak ematea ezartzen duten arauak onestea. Sistema horrek modalitate presentziala eta modalitate ez-presentziala barne hartzen ditu telelanaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiak ekarri duen egoerari lotuta.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko lanpostuen zerrenda aldatzen zuen 2020ko ekainaren 30eko erabakiaren aurka jarritakoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Fundación HAZI Fundazioari egin beharreko 2020. urteko kudeaketa mandatu espezifikoa onartzea: 2017ko azaroaren 22an sinatutako hitzarmenean zehaztutako zerbitzuak emateko.
- Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko (aldez aurreko tramitazioa).
- Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: nekazari gazteek enpresak sortzeko (aldez aurreko tramitazioa).
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimentzea: Avanza Bidaiak Euskadi SA eta Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SA enpresekin hitzartutako hileko ordainketei aurre egiteko 2020ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 11/2020 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 1ekoa COVID-19aren bigarren olatuaren ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu honen 1. proiektu aldatua onestea: Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeko poligonorainoko tartean GI-2637 errepidea hobetzeko proiektua.
- Kontratu hau aldatzea: Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeko poligonorainoko tartean GI-2637 errepidea hobetzeko proiektuaren 1. proiektu aldatuko obrak gauzatzeko.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: egoitza harreraren jarraipena eta ikuskapena egiteko laguntza teknikoko zerbitzuarena (aldez aurreko tramitazioa).
- Kontratazio espediente hau onartzea: bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonek COVID-19aren ondorioz isolamendu baliabideetan egin behar dituzten isolamendu eta berrogeialdietarako egoitza zerbitzua eta laguntza zerbitzua (aldez aurreko tramitazioa).
1844