Diputatuen kontseiluak 2021eko apirilaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko apirilaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/04/13
DIPUTATU NAGUSIA
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bigarren luzapena baliozkotzea: Aieteko Giza Eskubideetako Baliabide Pedagogikoen Zentroaren proiektuaren fase pilotua garatzeko
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea: 2021. ekitaldia.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa, sarjentu karrerako funtzionarioei dagokienez.
- Onestea kontratazio espediente hau: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako bi ibilgailu auto-eskailera birakari automatikoren hornidura.
- Kontsulta, kexa eta iradokizunen 2020ko Memoria aurkeztea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Astigarretako (Beasain) saneamenduaren proiektua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako itsasertzeko bideometriaren foru sareko estazioetako datuak mantentzeko eta ustiatzeko zerbitzuak
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta merkataritza-sozietateei zuzendutakoak ekonomia zirkularra bultzatzen duten jardueretarako.
- Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarako.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Arrasateko Udalak emandako erabilera pribatiborako administrazio-emakida onartzea: AE 82 Kataide eremuan kokatutako lursail batena, "Kataide Arrasate industrialdearen eremuan Bizikletentzako/Oinezkoen bidearen proiektua" gauzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- IZFE SAk bete beharreko "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zergabilketako Zuzendaritza Nagusiko aplikazioen garapena" izeneko mandatua onartzea.
- IZFE SAk bete beharreko "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazioen mantenua eta euskarri teknikoa" izeneko mandatua onartzea.
- IZFE SAk bete beharreko "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga Kanpainen garapena" izeneko mandatua onartzea.
- Konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Bidegi, SA foru sozietate publikoari atxikitzea A-636 "Beasain-Durango, Kanpanzarren barrena" autobia.
- Oiartzungo Udalari eskualdatzea Lanbarrengo eremuko hainbat bideren titulartasuna.
- Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarean egin beharreko konponketa eta birgaitze lanetan materialen eta obren kalitatea kontrolatzea.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimentzea udalen eta mankomunitateen alde: etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeagatik 2021ean sortutako obligazio ekonomikoak betetzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta Tokiko eta Oreka lerroen deialdiak onartzea: Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren Liburutegia eta kultura Sustapen eta Hedapen Zerbitzuak kudeatzen dituenak.
1875