Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/03/17
DIPUTATU NAGUSIA
- Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak, Covid-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoeraren aurrean.
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: "Gazteak euskaraz Etorkizuna Eraikiz" programa diseinatu eta kudeatzeko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, Jasangarritasun Energetikoaren Gipuzkoako Foru Batzordea sortzekoa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Bi plaza gehitzea Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte langile izateko hautapen prozesuan.
- Aldatzea Giza baliabideak arrazionalizatzeko Programa, D eta E taldeko lanpostuak birsailkatzekoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko urriaren 22an eman zuen Gizarte Langilea Balorazioa, Orientazioa eta Kalifikazioa lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratu hau aldatzea: "Donostiako Errotaburu 2ko eraikineko fatxaden birgaitze eta konponketa proiektua" obra gauzatzeko.
- Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan (Errotaburu 2ko fatxada).
- Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan (Ticket bai hitzarmena).
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- 2020. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea eta dagokion kontratazio espedientea: Arroabean (Zestoa), N-634 eta GI-631 errepideen artean biribilgunea egiteko proiektu eraberritua (2-I-19/2017-R1).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Irungo Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onartzea: Ama Xantalen adinekoen egoitzaren eta eguneko zentroaren kudeaketa eskualdatzeko.
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonen familia zaintzaileei laguntza emateko programak egiteko.
- Zerbitzu hauek esleitzeko prozeduraren 3. sorta hutsik deklaratzea eta kontratazio espediente berri bat onartzea: gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako (Azpeitia, Igeldo, Legorreta, Urretxu eta Arrasate) egoitzetan harrera zerbitzua emateko.
1835