Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2023ko apirilaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko apirilaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/04/18
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Tolosaldea Garatzen SA Garapen Agenziari "Elkar Ezagutzen 2023" proiektua finantzatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ogasuneko goi-mailako teknikaria praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Hainbat berraztertzeko errekurtso ebaztea: aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzako plazak eskuratzeko hautaketa prozesuen deialdiak, oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onetsi zituen 2022ko abenduaren 20ko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuan giza baliabideak arrazionalizatzeko programa onetsi zuen 2022ko abenduaren 13ko erabakiaren aurka jarritakoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean UPV/EHUri: CLARIAH ikerketa-azpiegitura banatuan duen partaidetza finantzatzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Fraisoroko Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako Laborategiko animalien osasun arlorako ELISA entseguak automatizatzeko robot baten hornikuntza kontratatzeko, alokairuan, erosteko aukerarekin.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 1/2023 Foru Dekretu-Araua, apirilaren 18koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudian presazko zerga aldaketa batzuk sartzen dituena.
  • 5/2023 Foru Dekretua, apirilaren 18koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzko Foru Araua enpresa ondarearen kudeaketaren arloan garatzen duena.
  • Onestea Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoaren («3HE»ren) Plan Ekonomiko Finantzarioa eta BIDEGI SAren Plan Ekonomiko Finantzario Orokorraren eguneraketa.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Kreditu gerakinak txertatzea 2023ko aurrekontuan Kabia Erakunde Autonomoan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Bidegi SArekin sinatu beharreko Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoa, N-I eta A-15 errepideek osatutako ahalmen handiko bide ardatzeko zati batzuetan erabilera kobratzeko sistemaren proiektua idazteko, gauzatzeko, zerbitzuan jartzeko, jarduteko, mantentzeko eta ustiatzeko.
  • Proiektu hau onestea: Mendaron GI-3821 errepidean Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Mendaron GI-3821 errepidean Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko Proiektuko lanak.
  • Kontratazio espediente hau onestea: GI-2639 Errepidean Elgeta eta Kanpanzar artean bihurguneak hobetzeko eta zabaltzeko proiektuko lanak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 6/2023 Foru Dekretua, apirilaren 18koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta zainketa sustatzekoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.
  • Aldatzea kontratu-programa hauek: ATZEGIrekin sinatutakoa, desgaitasun intelektuala eta bestelako pareko desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak emateko: I. (zentroa, zerbitzuak eta kokapena), II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak eta Goyeneche Fundazioarekin sinatutakoa, desgaitasunak eragindako premiei aurre hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko: II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorrak, espezifikoak eta 2023ko deialdia onestea.
  

1399