Diputatuen kontseiluak 2021eko uztailaren 20ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko uztailaren 20ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/07/20
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, ULIAZPI eta KABIArentzat eta IZFE SArentzat erantzukizun zibil/ondare erantzukizuneko asegurua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Jarduera-protokolo orokor hau onartzea: SPORTEK HUB Kirolaren Teknologia Berritzaileen Huba sortzeko Gipuzkoan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko jarduera-protokolo orokor hau onartzea: Donostian Teknologia Kuantikoen Poloa sor dadin bultzatzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Errezilgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Testu Bategina onestea, 2021eko martxoan idatzitako dokumentuaren arabera.
- Behin betiko onestea "Ormaiztegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa, hirigintza araudiko zenbait xedapenei dagokiena".
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak, udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzearen edo berrikustearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2020ko Kontu Orokorra onartzen duena.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentziak egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea, foru eskumenaren eremuko jarduketei dagokienez, GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen Proiektu berrikusia.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak, Kultura Eskola Programako arte- eta kultura-jarduerak egiteko.
- Sari hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: hainbat arte-arlotan sorkuntza sustatzeko "Egile" sariak.
1848